DAVID GALADI ENRIQUEZEN HITZAK (2014): NEMESIS

[Abiapuntutzat harturik

gure eguzkiak lagun bat izan lezakeela,

hau da, bere bidaiari lotua den beste izar bat…]

 

Zientzialari batzuek uste izan zuten bazela maiztasunez betetzen zen eredu bat,

Lurreko espezieen desagerpenaren zikloak azaltzen zituena,

eta izar horren translazio periodoarekin lotu zuten:

eguzkiaren lagun hori Oort hodeitik igarotzen den bakoitzean, hots, bera inguratzen duen kometa nukleoen hodei batetik —planeten erreinua baino askoz ere urrunagoan—,

kometa zaparrada bat sortuko litzateke, eta horrek desagerpen masiboa eragingo luke.

 

Izar hipotetiko horri Nemesis ipini zioten izentzat,

mendekuaren greziar jainkosarena, nahiz eta Carl Saganek El cometa lanean

Shiva proposatzen zuen, hondamenaren jainkoa hinduentzat. […]

 

Gaur egun, ospea galdua du Nemesisen hipotesiak,

eta espekulazio interesgarritzat baino ez da hartu behar, besterik gabe.

 

Eguzkiak bakarrik jarraitzen du bere espazio eskualdean, eta Lurrak ez ditu behar

halako mekanismo bihurriak desagerpen masiboak eragiteko.

Mekanismo horietatik berriena, hain zuzen ere,

biologikoa da, eta izen bitxi hau du: Homo sapiens.

Orain, gu geu gara Nemesis.