BURGI

Udalerria Erronkaribarrean kokaturik dago, eta maleruski hondar hamarkadetan Auñamendi alderdian ohikoa izan denez, herri basamortu bilakatzekotz arriskuaren berri ukan du. Izan ere, duela mende bat 835 auzokide zuen, 1960. urtean 605 biztanle eta 2001ean 233 lagun ez bertzerik. Halere, eta 2013ko erroldaren arabera, egun jaitsierak ez bide du jarraitu; haatik, oraingoz eusten ari zaiola dirudi.