Erlantz Urtasun Antzanoren hitzak (2014): 732-10-25

Egun horretan, Carlos Martelen armada frankoak

garaipen militarrik handiena izan zuen

gaur egun Poitiers dagoen lekutik hurbil,

Akitania mendean hartua zuen

armada musulmanari irabazita.

Gertaeren bertsio ofizialak dakarrenez,

frantsesek” egundokoa egin zuten,

paristarren hotsandiko ekintza bat” izan balitz bezala

edo, beste gisa erranik, “kristau katolikoen aleluia bat”;

alabaina zorigaitzaren zenbait gako ahanzten ditu bertsio horrek.

rrate batera, Loirako ibaiaren hegoaldean

egiaz zer zegoen,

zeren eta hobe da horkoez akitaniar edo baskoi

hitzak erabiltzea,

ezen ez franko edo frantses.

Horrekin batera, jakina, kritikatzekoa da,

maiz gertatzen denez,

delako Carlos Martel horren tropa frankoei ematea

borrokaldien aurreko protagonismoa.

Hala berean, urte hauetako arkeologiaren argitan,

on da mundu esklusiboki erlijiosoei garrantzia kentzea,

egokiagoa baita erratea gizartean aldaketa sakonak izaten ari zirela

eta trantsiziozko harreman-eremu zabalak zeudela.

Kontuak kontu, gudu hark eman omen zion

Mendebaldeko Europari bere erlijiotasuna,

baina gaur egun zertxobait apaldu daiteke

gertaera hanpatu hari ematen zaion irmotasuna

testuingurua konplexuagoa baitzen, konplexuagoa eta

pluralagoa, manikeismo gutxiagokoa, ez hain jakobinoa…