IKASTURTEA ATE JOKA

dako oporrak pasata, IKAko beste euskaltegietan bezala, Atarrabiakoan ere dena prest dugu matrikulazio kanpainarako: Kartela, leloa,… laster kaleetan ikusiko dituzu, izan ere, kanpaina aste honetan hasiko baita. Beraz, aste honetatik hasita eta hurrego hiru asteetan zehar euskaltegiko bulegoan zain izango gaituzu aurtengo ikastaroen guztien inguruan behar duzun informazioa emateko.

Ikasturtea ate joka dugun honetan ez utzi aukera pasatzen eta etorri guregana aurten euskararekin zer egin nahi duzun azaltzera: zerotik hasi, zure ikasprozesua jarraitu, EGA/C1eko ikastaroren bat egin,… eta atsegin handiz lagunduko dizugu.

Eta ez ahaztu aurten ere Atarrabiako Udalak diru laguntzak emango dituela euskara ikasteko. Galdetu euskaltegian bertan edo Udalean.

IKAS ETA ARI !

Kale Nagusia 10-12/948 332660