BEIRAREN ARTEA. AGUSTIN AGUIRRE

Irudika dezakezu lurrera erorita ere, hausten ez den kristalezko lanpara?…ba existitzen da…

Agustin Aguirrek, beiraren maisuak, I+D proiektu baten bidez, mundu mailan beira artistikoan teknika berri bat sortu zuen: LEHERTUTAKO BEIRA. Bere lehenengo helburua ingurune zeharrargizkoen bikoizketa lortzea izan zen, argia batetik bestera pasatzen utziz, bi guneetan intimitatea mantenduz. Baliogarriak barne nahiz kanporako izanik.

Bezero bakoitzarentzat diseinu bakarra lortzea bilatzen zuen, “pavés” teknika ordezkatuko zuena, honen onurak hobetuko zituena. 2 cm-tako lodiera, “pavés”ak duen 12 cm-tako lodieraren alboan. Garbitasun hobea, “beiran margoa” sortuz, bezeroak eskatzen duen barietatea haundituz…

Gertatu zena zera izan zen. Ez zuen soilik arte pareta zeharragizkoak sortzea lortu, baita ikusi zuen sortutako materia ez bazuen bi beira gardenen artean aire kamaran ixten, hau malgua zela! Horrela ba, puxkatzen ez diren kristalezko lanparekin harrituta utzi zuen merkatua!

Oraindik gehiago dago baina, artista honen bereizgarri ez da soilik beira munduan berriztasunak aurkitzea, baita margolanean estilo pertsonalizatua erakusten dabil, Yamaguchi, Milan, Bruselas, Estokolmon…egindako bere azkeneko erakusketetan!

“Nire konposizio plastikoak ez ditut eskuila edo espatularekin egiten, horren ordez, erreminta gisa plastikoak, oihalak eta paperak erabiltzen ditut”. Iraila bukaera arte, bere arte lanen erakusketa ikusi daiteke Iruñeako San Nikolas kaleko Baserriberri jatetxean.

Nafarroako hiriburuak artista berritzailea du, bere artelanek harridura sortzen dute.

Agustin Aguirrek bere denda tailerra Iruñeako Bergamin kaleko 29. zenbakian dauka, bertan bezeroak hiru sail aurkituko ditu:

  • Lehena bere lan sormenekin, ikastaro artistiko eta beirazko konponketa eta soldadura tailerrarekin
  • Bigarrena gema eta mineraletan espezialitatuta, bertan gemoterapia ikastaroak ematen dira.
  • Hirugarrena zilar bitxi denda, konpontzeeta diseinu berrien sormen tailerrarekin. Hemen betaurreko metalikoen konpoketa egin daitekeelarik.
    bitxiak

    bitxiak

    margolanak

    margolanak

    lanparak

    lanparak

    bidrierak

    bidrierak