BIZITZEKO ASMOZ

Agian, beste momentuan, orain jakin ditudan gertakariak, edozein pasa eta gero, zerbaitetarako erabilgarriak izango dira. Agian nire elaborazioak, nire bideko zulo gaindituak, erabilgarriak izango dira. Agian ni eta nire pentsamenduak politak garela iruditzen zaio norbaiti.

Kloro usaina ematen du. Baloiak daude otzaran batean. Waterpolo. Beste batean, hegatsak. Igeriketa.

-Zer sentitzen da, aita? Marrazo pirata artean izanen jolastu zarenean.

-Askapena. Gaitasuna, deskonexioa -eta buruan hatz egiten dio barre egiten.

Haurrak irri egin du.

-Eta zuk, ama? Zer sentitzen duzu?

Orduan, zure semeari begiratzen diozu eta bitxikeria zuri itzultzen ikusten diozu begi basahate horiekin. Eta muxurekin erantzuten duzu:

-Sintonia. Gainditzea.

-Zer da melankolia?

Euria ari du. Hain ohiz kanpokoa.

Haiek. Hura eta hura. Neska eta mutila.

-Nahi duzue izana, nahi duzuenean.

Elkar begiratzen dute eta jolasten hasi dira. Denbora pasa eta gero, itzuli dira.

-Ama, ama! Gaur bidelapurren fuertea izan da!

Irri egin duzu. Aretora joan zara, sofa desmontatua ikusi duzu. Atzera begira. Melankolia.