GALERAN DE BRETAGNE: METZEKO DIRU-TRUKATZAILEAK (1220 INGURUAN)

Mahaietan jarririk, diru-trukatzaileek
hor dituzte beren aurrean txanponak prest:
Honek trukatu, hark kontatu, beste horrek hasperen egin,
beste batek honela dio: “Egia da”, eta besteak: “Gezurra!”.
Mozkor hark, desohorea dela eta,
ez du ikusiko, lo gelditu delako,
erne dagoenak ikusiko duen gauza miragarria.
Batzuek espezia usaintsuak saltzen dituzte,
eta beste batzuek, harribitxiak, urrea eta 
zilarrezko askotariko gauzak.
Zenbaitek, berriz, altxor handia dute aurrean,
beren jarduera errentagarriaren erakusle.