NAPARRATIK. NAPARRAKO ESKUARAREN EREMUA GEROAGO ETA TIPITZENAGO

Ugaldeak gutika-gutika urbideko biurgune-bazterrak jaten oi dituen bezala, ala erdarak iretsi ditu eskuararen eremuak. Zelaiak, ibarrak eta mendiak oro estaliak dagozi erdaraz. Mendi-galdurrak eta oian zokoak eskuararen iges-leku bilakatu dira -Tazito erromatarraren lanak ezagutzen zituen?. Alta, bai.-. Zergatik ari zen gibelerat euskara Nafarroan? Hona hemen bere ihardespena: Errietako letradunek; apez, irakasle, irakaslesa, idazlari, sendakin, barbera, amerikano, ok oro erdaldunduz gero, eskuararen gaitses bilakatuak menderen mendez. Irakurgai oro erdaraz, idazkaiak berdin, oro erdaraz. Zinez, nolakoak garen eta nolakoak izanak garen! Zein zen, bere ustez, artikulu horren arabera, konponbidea? Eskuara birlandatzeko lur egokiena abertzaletasuna da. Baldin, gure aberri bakartzat, Euskalerria, Euskeria, Euzkadi, ez padugu ezagutzen; aberri bakartzat maitatzen ezpa dugu, gogoz eta biotzez, ez dugu, eskuara maitatuko. Maitatzen ez dena aisa da bazterrerat botatzen. Eskualdun utsa izaitea; ez frantsesa ez española; eskualdunen aberri bakarra: Eskual Erria eta Eskual Erriko mintzo bakarra, eskuara. Gira hortan ezpadugu elgarri agertzen, eta gure artean etxekoekin, irakurgaietan, idaztietan, orotan eskuara erabiliz, agur betiko“.