ANTSIETATEA

Gizakioi sentimendu hori ezaguna egiten zaigu, egunero erronka txikei edota bizitzaren egoera zailei aurre egin behar diegunean sortzen da.

Sumatu dezakeguna izan daiteke… urduri jartzea, izerditzea, ezinegona bularrean edo urdailean, taupaden abiadura bizkortzea, arnasa hartzeko zailtasuna sumatzea, kakalarria, buruko-bizkarreko-lepoko mina…

Erreakzio hauek , gure aitzinetatik datorkigun gorputzaren eta hormonen aktibazioa edo kate erreakzioa bizi irauteko baliogarria izan zaiguna, gure jokabideak hobetzeko egokitzapen mekanismoak dira.

Denbora zahar horietan horiek denak beharrezkoak izan zitzaizkigun kanpoko arriskuen aurka, orain ordez barruko ezinegonak edo eguneroko bizitzaren zailtasunak edo emozioen kudeaketa ez jakiteak edota introspekzio gaitasunaren ezak eragiten digu batez ere, eta esan dugun bezala normalak diren sentsatzio horiek gerta litezke gehiegizkoak izatea edo edozein txikikeriaren aurrean azaleraztea eta batzuetan alferrikakoak dira, bai eta kaltegarriak.

Azken kasu hauetan antsietatea arazo bihurtzen da eta esaten dugu gaixotasun bat dela.

Antsietate nahastea, noiz gerta daiteke antsietate sortzea… gehiengoari gertatzen ahal zaigu, lana galtzen badugu, banandu egiten bagara, hurbileko baten heriotza badago, istripu bat badugu , gaixotasun larri baten aurrean, beste pertsona baten zainketa (eta luzarokoa) egin behar badugu, seme-alaben gaixotasun edo arazo larriren bat suertazen bazaigu, arazo ekonomikoak baditugu , etab. luze bat. Bai, eta batzuetan arazo larria gainditu ondoren sor dakiguke.

Kasu guzti horietan ulertu behar dugu nahiko arrunta dela antsietate izatea eta normala denez gero lortu behar duguna ez da sintoma guztiak desagerraraztea baizik haiekin bizitzeko moduko neurrikoak izatea eta egokiak izatea.

Jakin behar dugu antsietatea izateak ez dakarrela gaixotasun psikikoa ez eta fisikoa ere, aipatu dugun bezala neurrikoa eta egokia den heinean. Horren aurrean edo aurre egiteko ohitura desegoki batzuk has gaitezke, alkohola gehiegi edaten, gehiegi eta gaizki jaten,… baina horrekin lortzen duguna izanen da luzarorako antsietatea handiagoa sortzea eta kaltegarria da.

Beste batzuetan egiten duguna da kaltegarriak izaten zaizkigun egoera batzuk saihestea baina jarduera horrek gero eta bizitza murritzagoa egitera eraman ahal gaitu eta ez batere onuragarria eta, halaber, ez ez da batere ona egoera zailen aurrean sortzen ahal zaigun urduritasuna aurreikustea gurpil zoro batean sar gaitezkeelako.

Berriz, komenigarriak diren ohituretan indartzean datza antsietatearekiko elkarbizitza:

-ariketa fisiko egitea

-saiatu dena batera ez egiten

-eman denbora gure buruari

-irakurtzea , dantza egitea , farre egitea , abestea …

-helburu errealistak izatea

-aztertu zer gertatzen zaigun (zenbat eta lehenengo detektatu egiten badugu askoz errezago kontrolatzen da)

-erlajazio ariketak egitea

-benetazko eta aldagarriak diren kezkak lehenestea eta ez izan litezkeenak eta aldaezinak direnak

-saihestea pentsamendu inbaditzaileak, beste nonbaiten arreta jarri eta gure burua indartu

Baina sendatu ezin duguna da bizitza (ez bada gaixotasun bat) eta berak dakarren minak eta penekin ahal dugun hoberen bizi behar dugu, unean uneko arazoei aurre egiten , nahiz eta jakin gizaki orok ez duela zailtasun eta arazo berdinik, baita baldintza ezberdinez bizi garen ere.

Ondo bizi….!!!