Bernal Diaz del Castillo: Tlatelolco (1519)

[azteken merkataritza-guneaz ari da,
espainiar konkistatzaileek hondatu aurreko garaiaz]

Guk merkatuko plaza handia ikusten genuen,
eta jendetza, han barrena erosten eta saltzen.
Gure artean soldaduak zeuden,

munduko leku askotan izanak,
Konstantinoplan, Italia osoan eta Erroman,
eta esan zuten sekula ez zuela ikusi 
hain merkatu antolatua eta ordenatua,
hain handia eta jendez betea