MIKROPROZESADOREAK ARRISKUAN

2018: Meltdown eta Spectre

2018. urtea hasi bezain pronto, segurtasun informatikoari buruzko berria izan dugu, kasu honetan, maila handikoa, “Meltdown eta Spectre izen bi hauek betirako gogoratuko dira.

Normalean horrelako berriak izaten direnean sistema eragile batzuk konkretuki edukitzen dute, hortaz, bakarrik sistema eragile hori kaltetuta egon daiteke bakarrik. Azken arazo hau, mundu mailan izan da eta gainera, adituen esanetan, mundu osoko ordenagailu, telefono eta tabletak, kaltetuta izan dira.

Hasieran, Intel motatako prozesadoreak eramaten zituzten gailuak bakarrik arriskuan zeuden. Ikertzen jarraitu zuten eta beste motatako prozesadoreak ere kaltetuta zeudela konturatu dira, hau da Intel, AMD eta ARM motatako prozesadoreak, 1995.urtetik orain arte fabrikatu diren prozesadore mota hauek.

Apple, Windows, Google… enpresak martxan jarri dira, zeren eta enpresa mota hauek eta “hodeietan” informazioa gordetzen duten enpresak ere kaltetuta daudenez arazo hau konpontzeko neurriak hartu dituzte.

Horretarako eguneraketak sortu dituzte, baina adituen esanetan, hoberena da, prozesadore berri bat erostea, hau da, arazo hau ez duen prozesadore berria erostea. Windows-en foruetan arazoak zeintzuk diren irakur daitezke, gainera eguneraketa instalatzerakoan hainbat arazo sortu ditu, horregatik Microsoft-ek eguneraketa hau momentuz, bertan behera utzi du, zeren eta arazoak sortu ditu ordenagailuak gero eta gehiago kaltetzen zituelako.

Prozesadore hauen arazoa oso larria da, informatikan aditua dena, gure datuak (pasahitzak, erabiltzaileen izenak, datu pribatuak…) lapurtu dezake eta gainera ez dago detektatzeko aukerarik, naiz eta antibirusa eduki.

Apple enpresak adibidez, diru asko ordaintzen du segurtasunerako, hau da, segurtasun enpresei eskatzen die bere produktuetan segurtasun arazoak topatzea diruaren trukez. Android (Google) duela gutxi berdina egiten hasi zen. Kasu honetan, enpresa guztiak kaltetuta daude, prozesadoreen fabrikatzaileek segurtasun neurriak hartu ez dituztelako.