ERNE ETA ADI! (Eta II)

Gaur hautatu ditudan hitzak bakartu eta isolatu dira. Ikus dezagun, bada, Euskaltzaindiak nola definitzen dituen bere azken hiztegian:

bakartu 1 da ad. Lagunartetik urrundu. Basamortura bakartzen direnak. Moises berehala bakartu zen Jaunari erregutzera.

2 du ad. Norbait edo zerbait bakarrik jarri, berarekin daudenetatik bereizi. Kaiola berean zeuden txoriak bakartu egin ditugu. Kutsaturik daudenak gela berezi batean bakartu dituzte.

isolatu du ad. Fis. Zerbait beroaren, hots uhinen edo elektrizitatearen eraginetik at atxiki. Gela bat berotik isolatu.

[Oharra: beste arloetan hobestekoak dira bakartu eta bakandu].

Bueno, bada, irakurle, esadazu ez ote dituzun mota honetako esaldiak behin baino gehiago entzuten eta irakurtzen, Euskal Herriko hainbat hedabidetan eta jende ospetsuaren zenbait ahotan, esate baterako, “presoak isolatuta dauzkate”; “isolamendu gelan sartu dute” eta abar.

Horra hor, bada, norberak atera ditzala bere kontuak. Aurki arte.