ZURE PLAZERARENA

Zure plazeraren bila nabil, far bretoiaren sortzean,

zerri mazelen jaki goxoa, amodio su eztian,

sasoi barazki denekin luzaz gurituz burbuiletan,

mugurdiak egunero bilduz desertaren prestaketan,

arrainen larru ‘ta hezur kenduz, zartaginaren aurrean.

 

Zure plazeraren bila nabil, sagar konpoten sortzean,

zure banilla nire jengibre ‘ta kanelaren lekuan,

barazki eta marmitakoen artatsu sukaldaritzan,

platerean nahiago arren, gatza gehiturik kaxan,

baita babak ere baratzean zorrien kontra haztean.

 

Zure plazeraren bila nabil, lo egiten duzunean,

isilik ilunpean ibiliz, hormen kontrako kasketan,

sua elikatzera joanez, biluzgorri, oin puntetan,

egon gela atsegin dakizun, berotua goiz goizean,

den mendren azantza ez eginez, ezta ere lokartzean.

 

Nire plazeraren bila nabil, zure irribarreen zain.

 

2017/12/20

  

Hatsaren Poesia – Olerki Bilduma – 2018