1100 KIROLARI BILTZEN DÜTÜ SAM-AK!

1.100 lizentziadün orano aurten SAM Omnisporten: pirripita, kayak, pelota, petanka, karate, igeriska, bena prefosta bi kirol nausiak, 300 bat lizenziadünekin bedera: zankobalua eta errügbia.

Azken urte horietan alkartearen antolatzeko manera kanbiatü da eta sail bakotxak badü bere autonomia.

Omnisporaren bürü 10 urtez egonik, Henry Etcheberryk bere kargüaren üztea deliberatü dü iragan astean iragan den biltzar nausian. Oro har, planta honean bada Omnispora, lagüntzaleen eskaza aipatü da, eta gehienik ere zelai eskaza zankobaluko eta errügbiko entrenamentüentako.

Iturria: www.xiberokobotza.org