BASO ILUNETIK

Baso ilunetik · Abeslaria: Tania de Sousa

Abesti bat margotzen dudanean momentuaren menpe dago: “horrela ikusi nuen margotu nuen momentuan”. Kantu baten baitan instrumentuak, hotsak, efektuak… tartekatzen direnez, atentzioa gehien deitzen didaten uneak nabarmentzen ditut. Beti hautaketa bat egiten dut. Gerta daiteke abesti batean ahotsean tematzea eta beste kantu batean bateriak egiten duen formetan edota baxuak egiten dituen koloretan atentzioa jartzea… Normalean doinua entzuten hasten naiz eta instrumentu desberdinek sortzen dituzten kolore, forma eta mugimenduen artetik salto egiten dut guztiek batera egiten dituzten marrazkia osatu arte.

Jendeak aunitzetan galdetzen dit ea abesti bera entzuten dudanean “marrazki berbera ikusten ote dudan”. Erantzuna baiezkoa eta ezezkoa da aldi berean… agian bigarren entzunaldian gitarrek egiten duten txiribueltetan atentzioa jartzen dudalako eta hasierako marrazkia egiterakoan aldiz, beharbada, arreta bonboan jarrita nuelako. Hasierako kolore eta formak entzunaldi guztietan gertatzen dira… baina arretaren arabera batzuk besteen artetik gailentzen dira. Entzuten dudan aldi bakoitza berezia suertatzen da eta sortutako marrazkia nolabait errepikaezina bihurtzen da.

Beraz, abesti bera modu desberdinean ikusi ahal dut, ez baita berdin etxeko egongelan lasai entzutea, autobusean kaskoekin aditzea edota zer esanik ez, zuzeneko kontzertutan jasotzea.

https://www.youtube.com/watch?v=c8Pa8jdCZpw