LIBANOKO ZEDROA BIZIBERRITUZ

Bertizko Parke Naturalaren Lorategi Historiko Artistikoan Libanoko zedro handi-handi bat (Cedrus libani) lehortu egin zen. Hori dela eta bi ekintza egin dira:

  •  bata ziurtasunagatik, zedroak 31,50 mko altuera baitzuen eta 148 zmko diametroa.
  • bestea ordezkoa jarri. Hau egina dago jadanik.

Zuhaitzaren handitasuna dela eta Parke Naturaleko kudeatzaileei bururatu zitzaien zuhaitzaren oroitzapena modu artistiko batean mantentzea.

Eskualdeko artista batzuekin hitz egin ondoren, 2017an Iruñeko Arte Eskolari egin zioten proposamena; honek Parke Naturalaren zuzendaritzaren nahia ulertzeaz gain forma eman zion. Teknika Eskultorikoak Zikloko ikasleentzat izugarrizko aukera izan zen.

Arte Eskolako proposamena gaur egun disfruta dezakegu, alegia 14 metrotako enborrean eta bere adar adierazgarrienetan bost horma-hobietan zurezko eskulturak erakusten dira, gehi beste hiru zuhaitzaren parean; osotara zortzi artelan; guztiak Eskulturako Zikloko ikasleek landuak.

Eskulturak Parkean aurki ditzakegun bertako faunaren irudiak dira. Lana 2018ko irailean burutu zen.

Ikasleentzat Izugarrizko garrantzia dauka kanpoko erakundeentzat lan egitea. Horrela ikasleek benetako erronkei aurre egin diezaiekete haien eskulanak herriko kaleetan erakutsiz.

Teknika Eskulturikoak zikloan egin diren beste proiektuez disfrutatzeko aukera duzue: Uranga parkean, Burlatan, Zizur Nagusiko karriketan eta Gabarderal herrian.

Libanoko Zedroa Biziberrituz” eskolan egin den lanik garrantzitsuenetako bat izan da, dimentsioak, zuhaitzaren sekulako edertasuna eta Nafar Gobernuko Landa Garapen, Ingurumen eta Tokiko Administrazio Sailaren Atlantikoko eskualdeko Kudeaketa atala-rekin izan dugun harreman erraza eta dinamikoarengatik.

Beheko hiru horma-hobien dimentsioak 70 x 105 zmkoak dira eta bi horma- hobi altuenak 60 x 90 zmkoak dira. RAL 5021 kolorea erabili da horma-hobi eta eskulturen arteko aldea nabarmendu nahian.

 

 

     

     

Goitik hasita, hauexek dira zedroan orain erakusten diren lanak:

  • Hontza. Camilo Castaño Parra
  • Sai Zuria. Luis Ascunce Ansorena
  • Garrapoa. Natxo Loyola Eraso
  • Hartza. Marta López Antón
  • Amilotx Mottoduna. Bea Itoiz Mugueta

Eta kanpoan daudenak, zedrotik kanporantz:

  • Otsoa. Estefanía Rubio Alfaro
  • Azeria. Tasio López de Gereñu Chocarro
  • Hegaztia. Larraitz Ruiz Zeberio

Iruñeko Arte Eskolak eta Parkearen zuzendaritzak esker beroenak adierazi nahi dizkie parkeko langile zein motozerra espezialistei, haiek ezinbesteko lana egin baitute eskultura proiektu hau erreala izan dadin.

Proiektu argazki albumari lotura