SANTIAGOKO BIDEAN (II)

  1. ATARRABIATIK MAÑERURA BI EGUNETAN

Bizikletan igo gara. Denda batera joan gara jateko zerbait erostera: fruta, ogitartekoak egitekoak, ura… Gero gure bideari ekin diogu.

Gu Atarrabian bizi gara, Ulzama kalean. Osaba, izeba eta lehengusu-lehengusinak ere bai, baina beste kale batean. Hilabete oso bat daukagu bidea egiteko, presarik gabe. Azken finean, uda da!

Gaur eguraldi eguzkitxua dago, baina tenperatura epela daukagu. Nire ustez azkar ibiltzen ari gara, uste nuen motelago ibiliko ginela Igorrekin… Ama gaixua, Igor remolkatu behar du, bizikletan dagoenean. Horrela Igor ez da nekatzen, berak pedalei eragiten die nahi duenean, eta nekatzen bada, aitak eramango du, estalita dagoen eserleku horretan.

.- Aita, Tiago izeneko norbait egin zuen Santiagoko Bidea lehenengo aldiz? Tiago izeneko santu bat? “San” “Tiago”- esan diot aitari irrifartsu.

  • Jajaja, ez, alaba, zu bai xelebrea. Bidea Santiago de Compostela izeneko hiri batera doalako da, hori helmuga da, horra iristea da erronka- erantzun dit aitak.

  • Aaaa, ulertzen dut, orduan Tiago izeneko santu bat, hango erregea edo alkatea izango zen, ezta?

  • Jajaja, lasai, gaur gauean istorioa kontatuko dizuet, ados?

  • Ama, nekatu naiz- esan du Igorrek

  • Nekaturik jada? Duela gutxi hasi gara….- Esan dut nik.

  • Ez, Naiara, ia ordu bat pasatu da!- azaldu dit izeba Susanak.

  • Zer? Ia ordu bat? Orain leopardo bat daukagu erlojuan…Beste egun batzuetan barraskiloa daukagula dirudi- esan dut nik.

  • Begira, Naiara, ikusten dituzu zelai hori haiek?- galdetu dit izeba Vanessak

  • Bai- esan diot arreta gutxiko aurpegi batekin.

  • Naiara, badakizu zergatik horiak diren? – galdetu dit Asierrek.

  • Belarra ez delako, garia eta lastoa baizik.

Eta oraingo aurpegia ez zen arreta gabekoa.

  • Oso azkarra zara- esan dit Andreak.

  • Amaaaa, jaitsi nahi dudalaaaa….- kexatu da Igor.

  • Egia! Igor ahaztuta neukan, geldialdi txiki bat egingo dugu aldaketa egiteko, zoaz aitarekin.

  • Eta nola egiten da lo aterpe edo albergue batean?- galdetu dut nik.

  • Ikusiko duzu, agian desatsegina egiten zaizu, edo agian oso ongi egingo duzu lo, nekatuta egongo zara eta- esan dit osaba Ramonek.

Ordu bat geroxeago gosetuta ginen eta gainera Violeta negarrez hasi da, bera ere gosetuta.

  • Violeta negarrez dago, zergatik ez dugu geldialditxo bat hor bertan egiten? – esan du Asierrek, merendaleku bat seinalatuz zelai berde eta loretxu baten ondoan.

  • Bai, ideia ona, Asier- esan du Andreak.

Bizikletak bultzatuz, oinez hurbildu gara. Hor hamaiketakoa hartu ondoren, Igor, Andrea, eta nik zapatilak kendu ditugu eta hasi gara zelai eder horietan korrikan oinutsik. Violetak ere gurekin etorri nahi zuenez, Asierrek besoetan hartu du eta guregana etorri dira. Eseri dira eta jolastu dute belarra laztantzen.

Hamar minutu geroxeago, ibiltzen hasi gara berriro. Hamar kilometro egin ondoren, gure lehenengo aterpera iritsi gara. Asko garenez gela batean sartu gara familia osoa. Literak daude, erosoa dirudi. Orain arratsalde osoa daukagu indarrak berreskuratzeko eta lekua ezagutzeko.

Arratsaldea jolasten eta deskantsatzen pasatu dugu. Iluntzen hasi denean, afaltzera joan gara. Eguerdiko menua aterpean bertan jan dugu, baina afaltzeko beste taberna batera joan gara. Eguerdiko menuan, lehenengo platera ez zait gustatu, purea…buajjjj; bigarrena, ordea, oso goxoa zen, oilasko hankak patata frijituekin, mmmmmmm, bai goxua! Postrea ere asko gustatu zait, postrerako etxeko izozkia zegoen, koloranterik gabe, laktosarik gabe…

Afaltzeko, barazki zopa, barazkiak ez gustatu arren, asko gusttu zait barazki zopa; bigarrenerako arraina zegoen, lubina labean. Postrerako laktosarik gabeko txokolatezko natila. Gero pijamak jantzi, hortzak garbitu, linternak hartu eta pijama desfile bat egin dugu. Linternak fokoak dira, gela argitzeko eta gu modeloak. Lehenengo Asier eta Violeta azaldu dira bere pijamekin: Violeta sirenatxoaren pijamarekin; Asier, “Star Wars”ena. Gero ni azaldu naiz, untxien pijamarekin, gero Andrea, sandiak dituen pijama batekin eta Igor otsoak dituen pijama grix polit batekin.

Gurasoak izan dira hurrengoak, eskuargiak eman dizkigute eta bakoitza bere pijamarekin azaldu da “eszenatokian”, ama ortzadarra daukan batekin; aita urdin iluna eta marratxo zuriak dituen batekin. Izeba Susana “Sunny Days” jartzen duen pijama batekin; osaba Eduardo pijama berde batekin; Izeba Vanessa zaldiak dituen batekin eta osaba Ramon marroi batekin, kaka emotikonoa agertzen dena… A ze barreak egin ditugun!!!

Ohean sartu, panpinak besarkatu, begiak itxi eta lo geratu gara.

Hurrengo egunean hiru barratxo energetikoak gosaldu ditut, benetan gosetuta nengoen. Igorrek bi gosaldu ditu, Violetak biberoia eta gailetatxo bat. Asierrek eta Andreak barratxo batzuk eta gailetak. Helduek kafea eta tostadak.

Gauza guztiak bildu, bizikletak hartu eta ibiltzen hasi gara. Oso goiz esnatu garenez, Igor eta Violeta, berehala lo geratu dira berriro. Eta guk aprobetxatu dugu kilometroak egiteko. Malda bat ikusi dugu eta nik ezer esan gabe, hasi naiz jaisten eta abidura hartzen, malda beiti izan da. Ordu bat pasatu ondoren…

  • Asier, oroitzen zara atzo nola galdetu zenidan ea nekien zergatik zelai haiek horiak ziren? Ba orain nik galdetuko dizut zuri: zergatik orain ikusten ditugun horiek grisak dira?

  • Jajaja, txantxetan ari zara, ezta?- esan dit Asierrek barrez lehertuta.

  • Ez, ez da txantxa, begira- esan diot serio-serio.

  • Hara, egia da!!!- esan du Asierrek harrituta- ba ez dakit zergatik, gurasoei galdetuko diegu.

Nik buruarekin baietz esan diot.

Gurasoek ez zekiten.

Geldialditxo bat egin dugu zelai horietatik oso gertu. Nik zelai grixak ukitu ditut; ez dut ezer arrarorik nabaritu. Orduan, zapaldu dut, belar normala zirudien, kolorea besterik ez zen aldatzen.

  • Alde hemendik- entzun dut bat-batean.

Orduan behititu naiz, eta gertutik entzun dut.

  • Itsua zaude, ala?

  • Auuuuu, zapaldu nauuu!!!!!

Bi gizaki txiki-txiki batzut ikusi ditut.

  • Ai, ama, barkatu!!! Barkatu zapaltzeagatik- esan dut urduri.

  • Alde hemendik- oihu egin didate biek batera.

  • Eeeee, zer gertatzen da? – esan du beste batek- aiiii, hau erraldoia!!!!

  • Borrokaraaaaa!!!- Oihukatu du gizontxo batek, ez fidatzekoa.

  • Ez, nik ez dut borrokatu nahi- esan diet haserre.

  • Ez borrokatu, mesedez- esan du neska txiki batek.

  • Egin kasu Adrianari- gehitu du beste mutil gazte batek.

  • Nola duzu izena? – galdetu dit neskatxoak.

  • Naiara, eta zu?- erantzun diot.

  • Ni Adriana, eta hau nire lagun hoberena da: Luka deitzen da.

  • Kaiiiixoooo- esan dit Lukak guztiz beldurtuta.

Gero jolasean hasi gara. Hamar minutu pasa ondoren, amak deitu dit:

  • Naiaraaaaa!!!! Joan behar dugu!

  • Minututxo bat, ama- erantzun diot.

  • Galderatxo bat, Adriana eta Luka, zergatik belar hau grixa da?

  • Peio erregea, Lucia erregina eta Pepa printzesari kolore hori gustatzen zaielako. Hilabete bat pasatu dugu belar berde nazkagarri hori grixaz margotzen.

  • Bai bereziak zaretela! Beno, joan behar dut. Agur!!! – esan diet eskua astinduz.

Flipatuta bezala bueltatu naiz familiarengana, baina ez dute ezer somatu. Misterioa ez dudala argitu uste dute. Berdin zait, ez diet ezer kontatu nahi.

Kilometroak eta kilometroak egin ondoren, Mañerura iritsi gara, bazkal ordurako.

Oraingoan ez dugu ostatu bat behar, ez gara ostatu batera joango, hemen etxea dugulako, aiton-amonak hemengoak dira eta. Aitaren gurasoak dira, baita izeba Susana eta izeba Vanessarenak.

Asko poztu dira gu ikusi gaituztenean. Bazkari goxo-goxoa prestatu digute. Lehenengo zopa, bigarrenerako txitxi pilotak zeuden eta postrerako izozkia.

Afaldu baino lehen dutxatu gara. Eguerdian sobratu dena bukatu dugu eta gainera bi pizza handi jan ditugu. Etxe hau ostatu guztiak baino hobeagoa da!!!!