ELANTXOBE

Ogoñoko atxan dago Leixa esaten deutzen zulo andi bat. Zulo orretan bixitzen ziren lamiñakuek.

Bein lamiñaku bat sartu zan Elantxobeko leize baten, etzekuek kanpotik ziriela da umie bakarrik kuman. Para zan umien aurrien oneri eraitten.

Etzekuek etorri zienien, da ikusi lamiñakue umiagaz, ikaratu zien, ta yo eben lamiñakue etzetik kanpora aterateko. Egon zan lez bakarrik, asi zan garrasika lagunei. Onek entzu’eben aren garrasiak ta erantzute’eutzen:

-Nok ein dona, nok ein dona?

-Niri miri nau.

-Euk ein bona eu konpondu adi.