MUS TXAPELKETA BERBINTZANAN

Hurrengo ostiralean, urtarrilak 25, 2019KO BERBINTZANAKO IV. MUS TXAPELKETA ospatuko da, BERBINTZANA TALDEAK antolatuta:

  • Txapelketa 22:30tatik aurrera LA TABERNAN ospatuko da.
  • Interesa dutenek txapelketa hasi arte izen eman dezakete.
  • 669910289 (Poli) edo 676428682 (Jabier Alfaro) zenbakian apuntatu zaitezke.
  • Prezioa: 20€ (bikote bakoitzeko).
  • Parte hartzen duen bikote bakoitzari ardo botila bat oparituko zaio.
  • Saria: Bikote irabazleak bi txapela irabaziko ditu eta NAFARROAKO TXAPELKETAN jokatzeko aukera izango du (parte hartzaile kopuruaren arabera, bikote batek baino gehiagok Nafarroko Txapelketan jokatzeko aukera izango du. 4 bikote = Bikote bat ordezkari bezala joanen da 2. fasera).

Txapelketa hau EUSKAL HERRIKO X MUS TXAPELKETA-KO lehenengo fasea izango da, eta hiru fase ditu:

  • 1. Fasea (Berbintzana): BERBINTZANAKO IV. MUS TXAPELKETA.
  • 2. Fasea (Iruñea 2018-02-23): Herri bakoitzean irabazi duten bikoteekin Nafarroko txapelketa ospatuko da non irabazleak Nafarroako ordezkariak izango diren Eukal Herriko txapelketan (3. Fase).
  • 3. Fasea (Lizarra): Martxoraren 16an (larunbata) herrialde bakoitzean (Araba, Nafarroa, Gipuzkoa, Bizkaia, Lapurdi, Zuberoa, Behe Nafarroa) irabazi duten bikoteek EUSKAL HERRIKO XI. MUS TXAPELKETAren finala jokatuko dute.

FINALEKO SARIAK:

  • TXAPELDUNAK: Txapela, garai ikurra, 3.000€ eta nazioartera bidaia lau lagunentzat (KARIBERA dena barne).
  • TXAPELDUN ORDEAK: Garai ikurra, 1.500€ eta bi lagunentzat nazioartera bidaia (KARIBERA dena barne).
  • 3. BIKOTE SAILKATUA: 750€ eta asteburuko egonaldia lau lagunentzat.
  • 4. BIKOTE SAILKATUA: 500€ eta Euskaraz ikasteko urte osorako 2 matrikula.
  • 5.etik 8.Era SAILKATURIKO BIKOTEENTZAT: 250€.
  • 9.etik 16.era SAILKATURIKO BIKOTEENTZAT: 100€.
  • PARTE HARTAZAILE BAKOITZARENTZAT: Oroigarria parte hartzea eskertzeko.