BilbaoArte

BilbaoArte ekoizpen artistikorako zentro bat da eta Bilboko Udal Gorenaren Kultur Sailari lotuta dago. Sortzaile gazteen eskura jartzen ditu beharrezko bitarteko eta azpiegitura euren egitasmo artistikoak garatzeko.

BilbaoArteren helburu behinena, sortzaile gazteen profesionalizazioa erraztea da, maila tekniko altuak lortuz, eta, era berean, artearen praktikarako beharrezko azpiegitura modernoak komunitate artistikoaren eskura jartzen ditu.

Azpiegiturei dagokiela, BilbaoArtek 3.500 bat m2 erabilgarri dauka, lau solairutan banatuta, zamaketarako kaia eta gainera:

–        Erakusketa gela, edozein jarduera artistikorako egokituta, bai proposamen klasikoetarako nola instalazio, proiekzio, performanceak eta abarretarako.
–        12 lagapen-gune, egitasmo artistikoak garatzeko.
–        Argazkigintza, eskultura, grabatu, serigrafia, MediaLab (3d eskanerra eta inprimaketa, laser mozketa eta fresatzailea), teknologia berrietarako tailerrak(laser eta plotter inprimaketa, bideo eta argazki edizioarako ordenagailuak) eta filmazio-aretoa ditu. Lantegi hauek arte jarduerarako beharrezko makineria eta bitarteko guztiez hornituta daude. Halaber, langile adituak ere badaude. Hauek erabiltzaileei aholkuak eman eta azpiegituren funtzionamendu zuzena bermatzen dute.
–        Art House Zinema: hitzaldi eta proiekzioetarako aretoa. 

Garatzen dituen jarduerak:

–            Proiektu artistikoak garatzeko bekak eta laguntzak.
–            Ikastaroak, mintegiak eta hitzaldiak. Hauetan, hemengo eta nazioarteko ospea duten sortzaileek parte hartzen dute.
–            Sortzaile gazteen erakusketak eta ateak irekitako jardunaldiak.
–            Artistak beste arte-zentroekin trukatzea, estatalak (Fundación Viana – Cajasur, Córdoba), eta mundukoak (Bregenz, Austria / Paris, Frantzia / Seul, Hego Korea).
–            Aholkularitza artistikoa erakunde ezberdinen proiektuak garatzeko.