BERBINTZANAKO MUS TXAPELKETA

Pasa den ostiralean, urtarrilaren 25ean, BERBINTZANA TALDEAK antolatutako 2019KO BERBINTZANAKO IV. MUS TXAPELKETA lehiatu zen.

JOSU eta GARTXOT bikoteak txapelketa irabazi zuen eta ANDONI eta JOSEBA bikoteak bigarren postua lortu zuen. Berbintzanan 12 bikotek parte hartu zuten eta 2 bikoteak izango dira datorren fasean, otsailaren 23an IRUÑAN ospatuko den EUSKAL HERRIKO MUS TXAPELKETAN BERBINTZANAKO ordezkariak. Bertatik NAFARROAKO txapelduna aterako da.