PLANETEC: ZERU SAKONEAN (KORRIKA 2019)

2019/03/19 | 12:00etan.

Prezioa: 7.00 €

Iruñeko Planetarioak eta Korrikak elkarlanean antolatutako jarduera.

Zeru sakonean pelikula, zeruaren azalpena zuzenean eta gaurkotasun astronomikoa  biltzen dituen saioa. Publiko guztientzat.

Pelikula: Zeru sakonean (Deep Sky).

Gau izarratu bat ikustera ateratzen garenean, izarrak hondo beltzaren gainean ikusiko ditugu. Baina badakigu hor ere badaudela gure begiek ikusi ezin duten hainbat gauza. Unibertsoa zeharkatzen duen ibilbide bat proposatzen dizuegu, non gauden jakiteko eta gau beltzaren atzean, zeru sakonean, ezkutatzen direnak ezagutzeko. +info

Pelikula eta gero, martxoaren 9ko zerua proiektutatuko dugu kupulan eta zeruan dauden izar eta konstelaziorik nabarmenenak ezagutuko ditugu. Gaurkotasunari helduta, Nazioarteko Egoitza Espaziala, astronauten laborategi-ontziaezagutu dugu. 

Korrika 2019ren laguntzailea

Iruñeko Planetarioa Korrika 2019ren laguntzailea da. Sarreren erdiak Korrika 2019k banatuko ditu bere tonbolaren bitartez. Gainontzeko sarrerak planetarioko txarteldegian zein webgunean eskuratu ahalko dira.