BILBAOARTE: MARTA PÉREZ ELOSUA

Emakumeen arteko aniztasuna ospaten du BilbaoArtek Marta Pérez Elosuaren “Ez gara berdinak” erakusketarekin.

BilbaoArteko Kristalezko Patioan izango den erakusketa honek ateak zabalik izango ditu martxoaren 7tik 15era

 

Fundazioaren artista erabiltzailea den Marta Perez Elosua argazkigilearen ‘EZ GARA BERDINAK’ erakusketari irekiko dizkio ateak BilbaoArtek, gehienbat Bilboko bihotzaren inguruan bizi diren ehun emakumeren erretratuak biltzen dituena.

Fundazioaren lantegietan ia guztiz ekoiztu den erakustaldi hau gure gizartean dagoen aniztasuna biltzea eta honetan sakontzea du helburu, emakume protagonisten errealitateei hurbiltze poetiko eta intimo baten bidez.

EZ GARA BERDINAK’ martxoaren 7an inauguratu da 19:30ean eta martxoaren 15era arte ikusi ahal izango da BilbaoArteko Kristalezko Patioan.