NORK BERE BURUAZ BERTZE EGITEAREN EDO SUIZIDIOAREN INGURUKO BURUTAZIOAK

Mende bakoitzak gaixotasun eta izurrite ezberdinak ekartzendizkigu.

Lehen ohikoak izaten ziren infekzioak, tuberkulosisa, eta gaizki elikatuak errezago kutsaten ziren haietaz. Ikasi egin genuen nola sendatu eta nola prebenitu. Agertu ziren Antibiotikoak eta txertoak, garbitasunaren inportantzia eta ura eta elikagien kontserbazioa.

Bizi-itxaropena gero eta handiagoa zen, borrokak segitzen zuen minbiziaren eta gaixotasun baskularren aurka. Ongizate horrek aldatu baitzigun bizitzeko joerak, lan fisikoak guttitzera eta lodikeria, kolesterola eta hipertensioa nagusitu ziren epidemia berriak zabalduz.

Baina gure bizi baldintzak hobetzearekin batera Adimen-faktoreak hasi dira agertzen: atsekabeak, antsietatea, depresioak… gose denboretan guttitan ikusten zirenak, gehi klase guzietako adikzioak: droga anitzak, tresna elektroniko anitzak, pornografiak…substanziekin loturikoak (drogak, alkohola, tabakoa..) eta substanziarik gabekoei lotutakoak (jokoa, mugikorra, telebistako seriak… ). Eta horrela heldu gara gure mendera, ezin dugula geure burua gogobetetzen eta eguneroko pozak berehala pasatzen direla, erre egiten baitugu edozein gauza probatu bezain laister,deusekin konformatzen ez baikara.

Lehen horrenbertze irauten zuten bikoteek banatzera jotzen dute denbora ttiki barruan eta abar eta abar.

Gaurregun Estatuan suizidioa da gaixotasunaz besteko lehen heriotza-iturburua edozein istripu mota aurretik.

Urtean zehar 3.569 lagunek egiten dute euren buruaz bertze, hamar egun bakoitzeko. Jakinda saialdiak hamar aldiz gehiago direla, bistan dago arazo handi baten aintzinean gaudela.

Are gehiago, suizidioa bigarren heriotza-kausa da gazteen artean (15 urtetik 34 urtera), lehena minbizia delarik. Bai Espainian, bai EuskalHerrian ere. Gizonei erreparatzen badiegu (15urtetik 29 urtera) lehendabiziko kausa da eta adin horretako emakumeengan, bigarrena minbiziak eta gero.

Baliteke, eta oraindik argitzeke dago, baina suizidio-saio izkutuak izan daitezke zenbait istripu, hilketa, pozoindura, edo bertze batzuk, hala nola uretan itoak.

Dena den ,suizidioak trafiko istripuek sortutako heriotzak bikoizten ditu eta genero-indarkeriak eragindako hilketak baina 60 aldiz handiagoa da.

Autonomi komunitateen arabera, suizidio-kasu gehien dituztenak Galizia eta Asturias dira, eta guttien,Madril.

Hona 100.000 biztanleko tasak:

Galizia: 11.08

Asturias: 10,89

Euskal Autonomia Erkidegoa: 7.65

Nafarroa Foru Erkidegoa: 7.55

Behekota setan:

Kantabria: 6.35

Madril: 4.75

Zeuta: 5.5

Melilla: 2.45

Espainia: 7.5

Europar Batasuna: 10.9

Baina zerrendako tontorrean, Lituania (31) eta Eslovenia (21) nagusitzen dira.

Mundu osoko tasa: 11.4/100.000 biztanleko (15/00 gizonezkoak eta 8/00emakumezkoak).

Oro har, urtean 884.000 suizidio gertatzen dira.

Hona tasarik handieneko herrialdeak: Errusia, Japonia, Guayana, Hegoaldeko Korea eta Sri Lanka.

Baina Errusiak eta EstatuBatuek bertze munduko herriek batera baino suizidio-kasu gehiago dituzte.

Mitoak edo pentsamentu faltsuak suizidioari dagokionez:

Suizidioa ezin da prebenitu

Suizidioari buruz hitz egiteak hura gauzatzeko arriskua handitzen du.

Suizidioa egoera edo esperientzia negatiboen aurreko erantzun arrunta da.

Heuren buruaz bertzez hitz egiten dutenek ez dute sekula egiten.

Suizidio gehienak bat-batekoak izaten dira.

Bere buruaz bertze egiten saiatzen denak argi dauka hiltzeko asmoa.

Erabilitako terminologia

Suizidiorako saiakera: Jokamolde segur aski mingarria, baina ez du heriotza eragiten, norberari zuzenduta baina benetan bere buruaz beste egiteko asmorik gabe.

Suizidioa: Portaera mingarri batek erangidako heriotza norberak bere buruari hiltzeko asmoz zuzendurik.

Non suicidal self injury, Inglesez erabiltzen den esaera adierazteko norberak egoera latzetan bere buruari eragindako minak edo zauriak, baino ez hiltzeko asmoz baizik eta bertzeen arreta erakartzeko.

MOE/OMSek (Munduko Osasun Elkartea) suizidio-asmoen aurrean emandako gomendioak:

ZER EGIN:

.Entzun, enpatia adierazi, lasaitasunari eutsi.

.Laguntza eta ardura helarazi.

.Serio hartu egoera eta arriskuaren maila ebaluatu.

.Lehenagoko saiakerei buruz galdetu.

.Ikertu suizidioaz besteko aukera ezberdinak.

.Galdetu suizidiorako plana ote duen.

.Denbora irabazi, egizu plan bat suizidioaren kontrako kontratu baterako.

.Saiatu antzematen bertze languntza motak ote diren.

.Hilkorrak izan daitezkeen baliabideetara bidea ekidin.

.Profesionalen arteko komunikabideak zabaldu.

.Arriskua handia balitz, egon berarekin.

ZER EZ EGIN:

.Egoerari kasurik ez egin.

.Atsekabea agertu pertsonaren aintzinean.

.Dena ongi konponduko dela erran.

.Desafio egin pertsonari aurrera segitzeko.

.Arazoa zerbait arintzat agerrarazi.

.Berme faltsuak eman.

.Sekretupean gordeko duzula zin egin.

.Pertsona bakarrik utzi.

IDEIAREN AURREAN

Elkarrizketa eta galderak poliki-poliki eginen dira, exijenteak izan gabe eta egoera batere bortxatu gabe, baizik eta enpatikoak izaki. Suizidiatzeko asmoa ziurtatzen bada, galdera zehatzagoak eginen ditugu, suizidiorako aukera erreala baloratzeko. (intensitatea, maiztasuna, iraupena, kontrolpean mantentzeko gaitasuna, ez egiteko agertzen diren arazoak ,arrazoiak).

ARRISKU FAKTOREAK

NORBERAREN FAKTOREAK:

Adimenfaktoreak:

.Depresioak.

.Gaixotasun bipolarra.

.G.psikotikoak.

.G.Alhohola edo bertze sustanziak edo drogak.

.Antsietatea.

.G. Elikadurarekiko portaera.

.Pertsonalitea, agresibitatea, oldartsu izatea.

Psikologikoak diren faktoreak:

.Lehen egindako saiakera edo suizidiorako burutazioak

.Adina.

.Generoa.

.Faktore genetiko edo biologioak.

.Gaixotasun fisikoa edo eta elbarritasuna.

Familia-edo inguru-faktoreak:

.Suizidiorako historia familiarra.

.Bizitzako egoera larriak edo estugarriak.

Gizarte-inguru eta familia-faktoreak:

.Familiarengandik hartutako laguntza.

.Ekonomia eta heziketa maila. Lan egoera.

.Etnia.

.Erlijioa.

BERTZE FAKTOREAK

.Sexu-bortxaketak edo abusuak. Tratu txarrak.

.Sexu-orientazioa.

.Kideengandik jasotako erasoak (nerabetan). Bullying.

ADINAREN ARABERAZ

HAURTZAROAN

ERASOAK, TRATU TXARRAK

NERABEZAROAN

Maila sozio-ekonomikoa baxua.

-Migrazioa, langabezia.

-Tratu txarrak, gurasoen harreman ez egokiak.

-Erasoak, banaketak, haurdunaldiak, indarkeria.

.Bat-bateko agresibitatea, portaera asozialak.

. Gaixotasun mentalak.

.Drogen abusoa.

ZAHARTZAROAN

.Bakartasuna.

.Alarguntasuna.

.Depresioa.

.Gaixotasun fisikoak minaz edo elbarritasunaz.

.Gaitasun funtzionalen murrizpena.

GAIXOTASUNEI DAGOKIENEZ.

GORPUTZARENAK:

.Epilepsia.

.Garuneko istripu baskularrak.

.Minbizia.

.IHESA.

.Gaixotasun kronikoak, minarekin.

ADIMENARENAK

.Depresioak. gaixotasun bipolarra.

.Substantzien kontsumoak eragindako gaixotasunak (Drogak,alkohola…).

.Eskizofrenia

.EZAUGARRI EZBERDINAK.

.Antsietatea.

.Itxaropenaren falta, kulpa.

.Inpulsibilatatea.

.Agresibitatea…

FAKTORE LAGUNGARRIAK

NERABEZAROAN

.Eguneroko bizitzarako trebetasuna, arazoei irtenbidea emateko erraztasuna.

.Familian lagunek edo bertze batzuek emandako laguntza.

.Sare sozial anitza. .Eskolako bizipen positiboak.

ADINEKO PERTSONENGAN

.Zainketa fisiko eta psikikoak.

.Sare soziala.

.Sare Sanitarioa.

.Eguneroko bizitzarako trebetasunak eta erresilentzia.

LGTB KOLEKTIBOAN

.Familiaren onarpena.

.Lagunsarea.

.Komunitatearen onarpena.

.Segurtasun-sentimenduak.

Gaurregun, suizidioen kopurua hain handia dela ikusiz, plangitza ezberdinak prestatzen ari dira Euskal Autonomi Erkidegoan, Nafarroa Foru Erkidegoan eta Estatuan. Estatuko Senatuan orain dela gutti izan zen agerraldi bat, plan orokor bat martxan jartzeko asmoz.

Elkarteak sortu dira :

“Besarkada” pertsona suzidatuen familiarrek sortutakoa .

Info@besarkada.org. Tel.: 622207743.

Prevensuic : App mugikorrean jartzeko, horrelako ideiekin dabiltzenei zuzenduta.

IxaropenarenTelefonoa: 948243040/ 717003715.

Bestalde, saio batzuk egin dira Telebistan. Interesgarriak EITBn emandakoak eta depresioak jota egon diren pertsonen testigantzak eta ideiak jaso dituzte, menpekotasunean egon ziren garaiaren gainean (ad. Edurne Pasaban). Gomentdatzen ditut oso lagungarriak direlakoz.

HEDATZEKO EFEKTUAK

Bertze arlo batean lirateke prentsak eta telebistak suizidioei heltzeko erak eta publizitatea.

Bi kasu harrigarri izan ziren aipagarrienak, zekartzaten ondorioengatik: Antonio Flores abeslaria eta RobinWillians aktorea. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu zituzten haiek erabilitako metodoak eta deialdi-efektua sortu zen, beste batzuek metodo bera erabiliz.

Hori zela eta aipatzekoa “Hitz dezagun suizidioari buruz/ hablemos del suicidio” Nafar kazetaria den Gabriel Gonzalezek idatzitakoa eta duela gutti argitaratua. Azpian doakizue liburuan agertutako marrazkia. Liburuak mezu argi askoa ematen zuen: Suizidioari buruz solasteak ez du inor hiltzen. Kontrara, horri buruzko ixiltasuna izaten da hiltzen duena.

Mezu argi bat dago: ateratzen ahal da bizitzarekin bukatzera daraman putzu ilun eta sakon horretatik, nekez, baina posiblea da dudarik gabe.

OEE Nafarroa.

Manu Eziolaza. Familia medikua.

Iruñean, 2019ko martxoaren 6an