SORTU ZURE ILARGIA 3D ETA ERREALITATE AREAGOTUAREKIN

23/04/2019 | 10:30etan

Prezioa: 60.00 €

Lau egun iraungo dituen tailer honetan Ilargia izanen da protagonista. Gure satelitera iritsi gineneko 50.urteurrena Ilargiari egindako omenaldi txikia izango da. 12 urtetik aurrera.

3D eta Errealitate Aregotuaren teknologiak erabiliz gazte bakoitzak bere ilargi propioa diseinatuko du eta Unity programarekin sakelekeko gailu edo tabletentzat erabilgarria izango den aplikazioa sortuko dute. Horren bitartez, bakoitzak tailerrean sortu duen Ilargia nonahi bistaratzeko aukera izanen da, errealitate areagotuak eskaintzen digun aukerari esker.

3D modelatua eta testurak landuko dira eta oinarrizko programazioan lehenbiziko urratsak emateko aukera izanen da tailer honen bitartez. Era berean, Ilargia gehiago ezagutzeko aukera izanen da: kraterrak, itsasoak, poloak… eta horien gaineko zenbait bitxikeri.

Erabiliko den teknologia gaur egun bideojokoak sortzeko erabili ohi da.

Eguerdietan atsedenalditxo bat eginen dugu, bakoitzak ekarritako askaria gosaltzeko.

Publikoa: 12 urtetik aurrera.

Datak/Ordutegia: apirilaren 23, 24, 25 eta 26, 10:30etatik 13:30etara.

Prezioa: 60€ (prezio honek 4 sesioak hartzen ditu barne).

Iraskaslea: Iker Ibero

IKER IBERO

Gazte ekintzailea, irakaslea eta Zinema, Telebista eta Publizitatearen ikus-entzunezko efektuetan aditua. Madrilgo “El Ranchito” enpresan lanean hasi zen “Juego de Tronos” lenean arituz. Enpresa horrek Emmy bat irabazi zuen serie horrengatik.

2018an bere jaioterrira, Nafarroara itzuli zen 3D Navarra enpresa sortzeko. Honen bitartez, ondarearen berreskurapenean, birtualizazioan eta musealizazioan aritzen da. Edukiak sortzen ditu hezkuntza-zentru zein museoentzako balioagarriak, inprimitutako formatu nahiz ikus-entzunezkoetan. Era berean, Donostiako “Oreka Interactive” enpresaren kidea da, teknologia berriak eta punta-puntako grafikoak garatzen dituzte esperientzia interaktibo desberdinak sortzeko. 

Diseinu Grafikoaren Goi Zentzua lantzen duen “Creanavarra”ko irakaslea ere bada. Diseinu eta bideojokoen garapenerako graduko irakaslea, 3D Modelatu, Argiztatze eta Render-etan.

 

 

https://www.pamplonetario.org/eu/agenda/2019-04-23/tailerrak/sortu-zure-ilargia-3d-eta-errealitate-areagotuarekin