CHAPLINEKIN HITZORDU BAT BILBAOARTEN

BilbaoArteko zine aretoak Charles Chaplin ospetsuari omenaldia egiten dio zazpi filma labur eta zortzi filmen ziklo batekin

(Bilbon, 2019ko apirilaren 17an).Maiatzaren 3tik uztailaren 1era Charles Chaplin zuzendari eta aktore ingelesaren filmen ziklo bat hartzen du BilbaoArteko Art House Zinemak,‘Perfekzioaren artea’ titulupean. The kid-etik (Mutila) Limelight-era (Oin-argiak), zortzi filma proiektatuko dira guztira ziklo honetan. Gainera, zikloa hasteko eta amaitzeko zenbait filma laburren proiekzioa egingo da. Proiekzioak jatorrizko bertsioan gaztelaniazko azpitituluekin izango dira eta sarrera doakoa izango da.

PROIEKZIOEN PROGRAMA: Maiatzak 3, 16:30: «¡Armas al hombro!» (45’), «Vida de perro» (33’), «Al sol» (41’), «Un día de juerga» (24’), «Vacaciones» (29’), «Día de paga» (21’), «Peregrino» (40’); maiatzak 6 eta 10, 19:00: «El chico» (68’); maiatzak 13 eta 17, 19:00: «La quimera del oro» (95’);maiatzak 20 eta 24, 19:00: «El circo» (72′); maiatzak 27 eta 31, 19:00: «Luces de la ciudad» (81′);ekainak 3 eta 7, 19:00: «Tiempos modernos»; ekainak 10 eta 14, 18:30: «El gran dictador»; ekainak17 eta 21, 19:00: «Monsieur Verdoux»; ekainak24 eta 28, 18:30: «Candilejas».

André Bazin Charlotetaz zioen, Chaplinek sortutako pertsonaia, bere arrakastaren arrazoia zela, bere artea ez zela harriduran oinarritzen, baizik eta perfekzioan. Horrek Chaplinen filmak behin eta berriro ikusteko gaitasuna ematen diote filmari, haren txantxek paradoxa, emozioa eta barrea sortzeko gaitasuna murriztu gabe.

Bai Dadaistek eta surrealistek mirestu zuten, zirkutik etorritako gizona, zine estilo propioA sortu zuena, ikono unibertsal batean bihurtu zen. Harrigarria da munduan zehar banatuta dauden lokaletan bere izena edota irudia aurkitzea, hiri handi eta herri txikienetan. Bere irudia margoturik ageri den pareta, neoi, berregindako bere gauzarik ikonikoenak… Milaka “charlot”badira planetan zehar. Charlie Chaplinek zera lortu baitzuen, munduan zehar milaka lagunen negozio txikiek, haren pertsonaia maitearen izena eramatea, ez du axola hauek pub edo ileapaindegi unisex bat diren, edonorrek daki non.

Britaniar komiko honek, inoiz ere estatu batuarra izan nahi ez zuena eta Suitzan hil egin zena, edonorrek ez bezala pertsonifikatu zuen tristura eta malenkonia. Bere pertsonaiaz esan zuen “onbehartsuen filosofia errepresentatzen du” berak bazekien zein ziren errepresentatu beharrekoak. Haietan pentsatu zuen Hitlerren karikatura egin zuenean, nazismoaren goren puntua zetorren momentuan, demokrazia “serioek” diktatore alemaniarrari onespena ematen zioten momentuan, Amerikara sarrera debekatu egin zioten ere.

Emigrante den Charlot hori, Picassok zein Legerrek mirestu zuten Chaplin hori eta adin, sinesmen eta kondizio guztietako hainbeste pertsonek maitatua izan zena BilbaoArte fundazioko Art House Zinemara etorri da, bere film luzeen gehiengoarekin eta laburmetraien selekzio on batekin.

Informazio gehiago

B ilbaoArte Fundazioa

Prentsa eta komunikazioa

Alicia Prieto | 607 606 458 | prentsa@bilbaoarte.eus

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Zine zikloa: «Chaplin: Perfekzioaren artea»