ZINE ZIKLOA: «CHAPLIN: PERFEKZIOAREN ARTEA»

2019ko maiatzaren 3tik uztailaren 1era Charles Chaplin aktore eta zuzendari ingeles ospetsuaren filmen ziklo bat eskainiko da BilbaoArteko Art House Zineman. The kid-etik (Mutila) Limelight-era (Oin-argiak), zortzi filma proiektatuko dira guztira ziklo honetan. Gainera, zikloa hasteko eta amaitzeko zenbait filma laburren proiekzioa egingo da.

Doako sarrera aretoa bete arte.

PERFEKZIOAREN ARTEA

André Bazin Charlotetaz zioen, Chaplinek sortutako pertsonaia, bere arrakastaren arrazoia zela, bere artea ez zela harriduran oinarritzen, baizik eta perfekzioan. Horrek Chaplinen filmak behin eta berriro ikusteko gaitasuna ematen diote filmari, haren txantxek paradoxa, emozioa eta barrea sortzeko gaitasuna murriztu gabe.

Bai Dadaistek eta surrealistek mirestu zuten, zirkutik etorritako gizona, zine estilo propioA sortu zuena, ikono unibertsal batean bihurtu zen. Harrigarria da munduan zehar banatuta dauden lokaletan bere izena edota irudia aurkitzea, hiri handi eta herri txikienetan. Bere irudia margoturik ageri den pareta, neoi, berregindako bere gauzarik ikonikoenak… Milaka “charlot”badira planetan zehar. Charlie Chaplinek zera lortu baitzuen, munduan zehar milaka lagunen negozio txikiek, haren pertsonaia maitearen izena eramatea, ez du axola hauek pub edo ileapaindegi unisex bat diren, edonorrek daki non.

Britaniar komiko honek, inoiz ere estatu batuarra izan nahi ez zuena eta Suitzan hil egin zena, edonorrek ez bezala pertsonifikatu zuen tristura eta malenkonia. Bere pertsonaiaz esan zuen “onbehartsuen filosofia errepresentatzen du” berak bazekien zein ziren errepresentatu beharrekoak. Haietan pentsatu zuen Hitlerren karikatura egin zuenean, nazismoaren goren puntua zetorren momentuan, demokrazia “serioek” diktatore alemaniarrari onespena ematen zioten momentuan, Amerikara sarrera debekatu egin zioten ere.

Emigrante den Charlot hori, Picassok zein Legerrek mirestu zuten Chaplin hori eta adin, sinesmen eta kondizio guztietako hainbeste pertsonek maitatua izan zena BilbaoArte fundazioko Art House Zinemara etorri da, bere film luzeen gehiengoarekin eta laburmetraien selekzio on batekin.

Zinemarekin zita bat 2019a irrifarrez betetzeko.

Jatorrizko izenburua: The Kid
Herrialdea: EE.UU.
Urtea: 1921
Iraupena: 68 min.

Sinopsia

Charles Chaplinek zuzendutako eta protagonista den komedia dramatikoa. Bertan ama batek (Edna Purviance) abandonatu­riko ume baten ( Jackie Coogan) istorioa kontatzen da, ezkongabea eta errekurtso gutxirekin. Amaren nahia umea familia dirudun batek hartzea da, baina zorteak eraginda umea gizon txiro batekin geratuko da. Biek elkar maiteko dute eta elkar biziraun eta egoteagatik borrokatuko dute.

Jatorrizko izenburua: The Gold Rush
Herrialdea: EE.UU.
Urtea: 1925
Iraupena: 95 min.

Sinopsia

Chaplinen film xelebrenetariko bat, Alaskara diru bila doan urre bilatzaile baten papera interpretatzen du hemen. Ekaitz bortitz batek eraginda, gure protagonistak mendiko txabola batean bilatuko du aterpe, zeinean kartzelatik ihes egindako hiltzaile bat bizi den. Ekaitzaren ondorioz txabolatik ezin dute irten eta laister goseak eta inguruabar bitxiak haiengan eragina izango du. 1942. urtean bertsio sonoroa birkaleratu zen.

Jatorrizko izenburua: The Circus
Herrialdea: EE.UU.
Urtea: 1928
Iraupena: 72 min.

Sinopsia

Charles Chaplin Charloten paperean sartzen da, errazegi maitemintzen den gizon txiro bat. Polizia batek lapur batekin nahastu egin eta zirkoko karpan sartzen den arte jarraituko du. Zirkoko jabeek jarraiketa aktuatzen ari direla uste izaten dute, berak jakin gabe izar batean bilakatzen da. Zirkoan kontrata­tzen dute eta bere funtzioetako bakoitzak publikoaren barreak eragiten dituzte.Memorian gordetzeko komedia bat eta zinemaren historian klasiko bat.

Jatorrizko izenburua: City Lights
Herrialdea: EE.UU.
Urtea: 1931
Iraupena: 81 min.

Sinopsia

Chaplin hemen gizon txiro baten papera antzezten du, familian arazo ekonomikoak dituen gazte itsu  batekin maitemintzen dena. Gizonak, edanda dagoen aberats baten dirua lortzen du, bere bizitza salbatzen dionean eta horrela bere maitatuaren familia laguntzeko gai da. Aberatsarekin egindako adiskidetasun arraroak itsu gaztea aberatsa txiroarekin nahastera eramaten du eta azkeneko hau kartzelara bidaliko dute.

Jatorrizko izenburua: Modern Times
Herrialdea: EE.UU.
Urtea: 1936
Iraupena: 89 min.

Sinopsia

Film intenporala da hau, fabrikako produkzio kateko erritmo biziak itotako langile baten istorioa kontatzen duena. Gazteak presioak eraginda arrazoia galtzen du. Hospitale batean errekuperatu ostean lana uzten du eta kalean ezagutzen duen gazte baten eskutik biziraupenerako borroka hasten da, ingenioz beteta . Industria iraultzak gizona eta makinaren arteko erlazio konplexuaren kontestura eramaten gaitu.

Jatorrizko izenburua: The Great Dictator
Herrialdea: EE.UU.
Urtea: 1940
Iraupena: 128 min.

Sinopsia

Zinemaren historian film honenetako bat, bizargin judu baten istotioa kontatzen diguna, honek Tomaniako diktatorearekin izugarrizko antza dauka, juduei errua botatzen diena herrialdearen situazioarengatik. Diktatorea bizarginarekin nahastu egiten dute eta kontzentrazio eremu batera bidaltzen dute, aldi berean bizargina diktadoretzat jotzen dute. Filma nazismori, antisemitismoari eta edozein diktadurari kritika bortitza da.

Jatorrizko izenburua: Monsieur Verdoux
Herrialdea: EE.UU.
Urtea: 1947
Iraupena: 123 min.

Sinopsia

Monsieur Verdoux komedia beltza da, zeinean Chaplinek aurreko pelikulekiko izugarrizko biraketa egiten duen. Kasu honetan, Charles Chaplinek Henri Verdouxen papera antzezten du, emakume dirudunak liluratzera dedikatutako dandya, ondoren haiek erahil eta diruarekin geratzeko. Filma Henri Désiré Landu serieko hiltzailean oinarrituta dago. Chaplin film onenetariko baten modura jotzen da hau.

Jatorrizko izenburua: Limelight
Herrialdea: EE.UU.
Urtea: 1952
Iraupena: 145 min.

Sinopsia

Chaplinek pailazo zahar baten papera antzezten du hemen, dantzari gazte baten buruz bestea gelditzea lortzen duena. Honen ondoren pailazoak zaintzea erabakitzen du eta antzerkiaren inguruan dakien guztia erakusten dio, honek arrakasta izan dezan.

Istorio tristea. Chaplinek A.E.B.n ekoitzitako azkena, haren filmen artean onenetarikotzat jota, ezezagunenetariko bat ere bada. Komedia eta drama nahastuak ageri dira, “Candilejas”en. Bere soinu banda dela eta nabarmentzekoa da, zinema historian hoberenetariko bat izendatua eta 1973.  urtean Oscar bat irabazi zuena.

 

Zine zikloa: «Chaplin: Perfekzioaren artea»