“ESTRELLAS QUE ALCANZAR / IZARREN ARGIA” PELIKULAREN PROIEKZIOA

Maiatzak 24, ortziralaz, 19:30etan, Uharte Iruñeko Kultur Etxean.

Saturrarango kartzelan preso egondako emakumeen historia da, errejimen frankistak eginiko saiakuntza makabroenetako baten biktima izan zirenena; hau da, seme alabengandik banandu, errejimenarekin bat zetozen familietan adopzioan uzteko helburu argi batekin, komunismoaren katea haustea.

Pelikula ikusi ondoren solasaldia Alejandra Nicosiarekin (pedagogoa).

Antolatzailea: Uharte Iruñeko Andre Mari Emakume Taldea.