TELEBISTAREN ARAUA

Erranen dizudana erraten dizut, lehenik.

Erraten dizudana erraten dizut, bigarrenik.

Erran dizudana erraten dizut, hirugarrenik.

 

Laztanduko zaitudana maite dut, lehenik.

Laztantzen zaitudana maite dut, bigarrenik.

Laztandu zaitudana maite dut, hirugarrenik.

 

Eginen dizudana diotsut, lehenik.

Egiten dizudana diotsut, bigarrenik.

Egin dizudana diotsut, hirugarrenik.

 

Xuxurlatuko didazun gura naiz, lehenik.

Xuxurlatzen didazun gura naiz, bigarrenik.

Xuxurlatu didazun gura naiz, hirugarrenik.

 

Eginen didazunak pozten nau, lehenik.

Egiten didazunak pozten nau, bigarrenik.

Egin didazunak pozten nau, hirugarrenik.

 

Hogei minutu iragan dira, laugarrenik.

Datorren emanaldi arte, maitea!

 

2018/02/23

Hatsaren Poesia – Olerki Bilduma – 2019