BOOKTEGI

Gaur albiste on batekin gatoz literaturazale guztiontzat: aurrerantzean Xerezaderen Artxiboaren audioak Booktegin ere egongo dira entzungai. Grabaketetan euskaraz sortutako nahiz euskarara itzulitako narrazioak daude, eta literatura entzuteko aukera paregabea ematen digute.

 

Xerezadekoek urte asko daramatzate lanean, eta artxiboa literatura zoragarriaz beteta dago. Guretzat plazer handia izango da Artxiboaren irakurketa ederrak Booktegiko irakurlei helaraztea.

 

Gaur, eta gure elkarlanari hasiera emateko, Xerezaderen Artxiboaren lau audio plazaratu ditugu.

 

Eta aurrerantzean gure audio guztiak MP3 formatuan deskargatzeko aukera izango duzu telefonoan eta edozein momentutan entzuteko.

 

Gozatu, eta lagunekin partekatu, mesedez.

 

Mila esker denagatik, eta laster arte,

 

Aritz