ALDAPAKO SAN FERMINETARAKO KARTELA AUKERATZEKO HERRI BOZKETAREN HASIERA

●       Kartelak Santo Domingoko Merkatuan ikusgai egongo dira abuztuaren 24tik 30era bitarte.

●       Aurten, osotara 27 kartel aurkeztu dira txapelketara

Aurtengo Aldapako San Ferminak irailaren 27tik 29ra bitarte ospatuko dira; eta jaien iragarle izango den kartela aukeratzeko epea, abuztuaren 24tik 30era, hau da, larunbatetik ostiralera zabalik egongo da.

Aurreko urteetan bezala, kartelak Santo Domingoko Merkatuan ikusgai egongo dira. Bertan, ohiko ordutegiaren barnean, zehaztutako kategoria bakoitzeko gustukoena den kartelari bozka emateko txartelak eskuragai egongo dira. Abuztuaren 31an, larunbata, kartel irabazleak ezagutaraziko direlarik.

Aurten, Alde Zaharreko Jai Batzordeak antolaturiko kartel txapelketako bi kategorien artean, 27 kartel aurkeztu dira. Kategoriak honela banatzen direlarik: 15 urtetik gorako parte hartzaileak (15 urtekoak barne) eta 15 urtetik beherako parte hartzaileak. Kartel guztien artean, 13 lehen kategoriari dagozkio; eta 14 bigarrenari.

Lehen kategoriako (15 urtetik gorakoak) txapeldunak, 350 euroko saria eta Santo Domingoko Merkatuan gastatzeko 50 euroko txartela jasoko du. Bigarren kategoriako (15 urtetik beherakoak) txapeldunak, jaietako programan iragartzen diren auzoko saltokietan gastatzeko 100 euroko txartela jasoko du.