BILBAOARTEREN EKOIZPEN PROPIOKO FERNANDO RENESEN “URAZURRUTIA 32” ERAKUSKETAREN AURKEZPENA

BilbaoArteko zuzendaria den Juan Zapaterrek eta Fernando Renes BilbaoArteko 2018ko artista egoiliarrak ekoizpen propioko ‘Urazurrutia 32’ erakusketa aurkeztu dute. Erakusketa irailaren 2tik 20ra egongo da ikusgai Urazurrutia Aretoan, astelehenetik ostiralera 17:30etik 20:30ra.

Zentroak berak ekoiztutako erakusketa honetan, Renesek bere azulejo-konposaketak erakusten ditu 42 metroko luzeera eta 2,70 metroko altuerako azaleran zehar, zeinetan idazten eta marrazten duen, bideo pieza batekin batera.

Fernando Renes (Covarrubias, Burgos, 1970) artista bisuala da. Bere praktika 90. hamarkadan hasi zen, marrazkia eta animazioa medio nagusiekin. 2014an itzuli zenean, New York eta Erroman 17 urte bizi eta gero, zeramika lantzen hasi zen, bere piezei euskarri tridimentsionala eta bernakularra emanez.

Informazio gehiago

BilbaoArte Fundazioa