IKASTURTE BEREZIA

Udazkena badatorkigu eta euskaltegietan beste ikasturte bati ekin beharko diogu, jakina. Aurtengoa zalantzarik gabe, oso berezia izango da IKAkide guztiontzat, izan ere, 31. urteurrena ospatuko dugu, bai, lagun, 31 urte ditugu lanean: euskaltegietan, kaleetan… eta hori da, hain zuzen ere, matrikula kanpaina honetan modu ezberdinen bidez iragarriko duguna.

Bada, ikasturte berezi honetarako matrikulazio kanpaina irailaren 9an hasiko da eta bertan nahi duzun edo gehien interesatzen zaizun ikastaroan izena ematea izango duzu maila guztiak (A1-C1) eskainiko baititugu. Beraz, zerotik hasi,aurreko ikasturteetan egindakoari segida eman, hobetu, mintza- praktikan aritu, azterketaren bat prestatu, edo zure maila dela eta, aholkurik eskatu nahi izanez gero, etorri galdetzera gure bulegoetara eta dena azalduko dizugu.

Bukatzeko, izan gogoan aurten ere ikasteko diru laguntzak izango direla. Galdetu hurbilen duzun euskaltegian edota zure Udalean.

31.a ospatu behar dugun honetan, ez utzi aukera pasatzen eta MATRICULIKATE !

IKAS ETA ARI!

Kale Nagusia 10-12, behea/ 948 33 26 60

atarrabia@ikaeuskaltegiak.eus