AZULEJOEKIN EZTALTZEN DU BILBAOARTEKO ERAKUSKETA ARETOA FERNANDO RENESEK

Bilboko Udalaren ekoizpen artistikorako zentroak erakusketa honen ateak izango ditu zabalik irailaren 20ra arte

(Bilbon, 2019ko abuztuaren 30ean).Udako denboraldia ixten du BilbaoArteko Urazurrutia Aretoak 2018an egoiliar izandako Fernando Renes artistaren ‘Urazurrutia 32’erakusketarekin. Erakustaldia, berez artelan bezala ulertua, aretoaren hormak eztali dituen 42 metroko luzeera eta 2,70 metroko altuera duen mosaiko bat osatzen du. Zeramikako lauza hauetan Renesek egindako gerra eta sexuari buruzko marrazkiak, diseinuak eta testuak agertzen dira, umore-ukitu batekin. ‘Urazurrutia 32’ abuztuak 30ean inauguratu da eta irailaren 20ra arte ikusgai egongo da Urazurrutia Aretoan.

Artistaren arabera ‘Urazurrutia 32’ erakusketan ikusi ahal diren lanak inklusiboak dira hauetan ez baitaude tabuak edo gai bat edo bestea sartzeko araurik. Azulejoa, material hotz eta laidoztatua kontsideratua, gerra eta sexua bezalako gai beroen garraiatzaile bihurtzen da. Hegazkinak, gerra tramankuluak, lentzeria edo elementu sexualak dira aldi honetan konposizio finala osatzen dituztenak, irudi artean eta hormetan zehar doazen esaldi gatzdunekin batera. Artistak bere ardurak azaltzeko modua aurkitzen du azulejoaren gramatika honetan.

Zentroaren erakusketa aretoaren helbide postala da lan honi izenburua ematen diona, bisitatzen duenari artelan batean bertan sartzen ari dela adieraztearen helburuarekin. Espazioaren esku-hartze honekin esperientzia inmertsiboa proposatzen da zeinean aretoa, murru eta ibilbide barik, irekia azaltzen da irudi eta xake-itxurekin guztiz eztalitako hormekin inguratua.

Fernando Renesentzat azulejoen konposizioak paperetik ateratzeko eta etxeko material batera bueltatzeko bidea izan dira azken lau urteetan. Gainera, lan egiteko modu hau izaera eskultorikoa ematen dio bere praktikari, bere lanei beste dimentsio bat gehituz. Bere sortzeko era entsegu eta errorean oinarritzen da eta inprobisazioz beteta dago, zerbait kontatzeko premia emozionalaz indartuta eta obsesio perfekzionista sahiestuz.

Mosaikoez gain, 144 fotogramako bideo-pieza motz bat ikusi ahal da aretoaren hondoan, zeinean artistaren eskuek Fibonazzi sekuentzia irudikatzen baitute azulejoekin.

Erakusketa ikusgai egongo da Bilboko Udalaren ekoizpen artistikorako zentroaren erakusketa aretoan astelehenetik ostiralera 17:30etik 20:30era, 2019ko irailaren 2tik 20ra arte, doako sarrerarekin.

FERNANDO RENESI BURUZ

Fernando Renes (Covarrubias, Burgos, 1970) artista bisuala da. Bere praktika 90. hamarkadan hasi zen, marrazkia eta animazioa medio nagusiekin. 2014an Espainiara bueltatu zenean New York eta Erroman 17 urte bizi eta gero, zeramika lantzen hasi zen, bere piezei euskarri tridimentsionala eta bernakularra emanez.

Besteak beste, La Casa Encendida (Madril), DA2 (Salamanca), CAM Raleigh (Carolina del Norte), Mucsarnok Kunsthalle (Budapest), Instituto Cultural Cabañas (Guadalajara, México), Centro de arte Caja de Burgos CAB (Burgos), TRANS›area (New York), CentroCentro (Madril) eta MAC Genalguacil (Málaga) erakusketa aretoetan erakutsi du bere lana.

Fundación Botín (Santander), Museo de arte contemporáneo de Castilla y León MUSAC (León), Centre d´art La Panera (Lleida) edo Queens Museum of Art (Nueva York) bildumatan aurkitu daiteke bere artelanak. Gainera, argitalpen hauetan agertzen da: 100 artistas españoles (EXIT, 2008), edo Vitamin D, New Perspectives in Drawing (Phaidon, 2005).

Informazio gehiago



BilbaoArte Fundazioa

Prentsa eta komunikazioa

Alicia Prieto | 607 606 458 | prentsa@bilbaoarte.eus