CLOWN TAILERRA AZKOITIAN

ANTZERKI-CLOWN TAILERRA Azkoitian (Gipuzkoa)

Umorea baino hausleagorik ez da

Umorea irismen handiko tresna da. Clown edo Pailazo pertsonaiak bertara hurbiltzen gaitu. Bere helburua guri barrea eragitea ez bada ere, bere egunerokotasun zoroa intentsitatez bizitzeko ahalegin horretan irribarrea eragiten digu, geure egunerokotasunaren eta ahalik eta ondoen iharduteko dugun behar txundigarriaren isla delako. Pailazoaren emozio guziak agerian daude, begiradaren bitartez bere bizipenen konplizeak bihurtzen gaitu. Bere gorputz osoa eginkizun horren zerbitzura jartzen da.

Pailazoaren artea arte eszenikoa dela kontuan izanik …
Zer eta nola egingo dugu gure clown propioa aurkitzeko?
  • Gorputzetik; entzumena, ahotsa, begirada eta irudimenetik, gure sormena atzematen dugu.
  • Taldea oinarrizkoa da; denon artean sortzen dugun lekua da eta bertara jotzen dugu estimulatuak, goxatuak eta suspertuak izateko.
  • Jolasa dugu gure lagun handi eta irmoa.
  • Adierazpen dramatikoak inprobisazio espaziora emeki joaten laguntzen digu espazio hutsean izan/bizitzeko eta ikusleekin harremanetan jartzeko.

 

ANIMATZAILEA:  Esther Carrizo Carretero

HIZKUNTZA:  tailerra euskaraz izanen da. Euskara ikasten ari direneei ere irekita dago, beraz praktikatzeko aukera ederra.

TALDEA:  gehienez 12 pertsona (hasteko edo sakontzeko gogoz).

 

LEKUA:

Aingeru kalea 28

Baztartxo Antzokia 2. Solairua

20720 – Azkoitia

 

ZER ERAMAN:  arropa erosoa eta clown maskara (sudur gorria) elastikorekin.

 

2019ko urritik 2020ko maiatzera

EGUTEGIA:
7 igande 10:00etatik 14:00etara eta igande bat 10:00etatik 20:00etara: 36 ordu orotara egun hauetan:
2019 – urriak 27  –  azaroak 17  –  abenduak 15
2020 – urtarrilak 12 – otsailak 9 –  martxoak 15  –  apirilak 5 (8 orduko saio) – maiatzak 10

 

PREZIOA:  360€ ziklo osoa (160€ izena ematean + 100€ abenduan + 100€ martxoan Izen ematea ziklo osorako egin behar da. Baja ematen bada, matrikularen dirua 2019ko urriaren 7 arte bueltatuko da.

 

Izen Ematea eta harremanetarako:

UHARTEAN

Esther Carrizo +34 678 11 58 20  edo +34 948 63 11 62

esther@uhartean.com

www.uhartean.com

Mila esker AZKOITIko UDALAri bere laguntzarengatik