LURRAMA BADATOR !

AZAROAREN 8-9-10

LURRAMA laborantza herrikoi eta iraunkorraren azokaren 14 garren edizioa azaroaren 8, 9 eta 10ean iraganen da, Miarritzeko Irati erakustazokan.


LURRAMA azoka ez laike egiten ahal bere 600 laguntzaileen parte hartzea gabe. Antolaketak dei egiten du jende gogotsuer, ez duda laguntzaile izaitea !
Izenak internet gunean emaiten dira : 
www.lurrama.org, edo mailez idatziz : lurrama.laguntzaile@ehlgbai.org

Denetarik egiten ahal da, lagun artean eta giro goxoan : zerbitzua, sukaldea, basera garbiketa, zikin untzien kudeaketa, zirkulazioa, txarteltegia,… Bakotxak ahal bezala parte hartzen du : egun bat, bi egun ala asteburu osoan !

Zendako LURRAMAri laguntza ekarri ? Laborantza herrikoia sustengatzeko, kalitatezko ekoizpenen alde, zirkuitu laburren garapenarentzat ; kabaleen ongi izaitea, laborarien lanaren duintasuna, kontsumitzaileen osasun ona eta inguramenaren errespetua segurtatzen duen laborantza baten alde !

Gure web gunea hemen

Lurrama
20, Cordeliers karrika
64100 Baiona
lurrama@ehlgbai.org
06 89 29 19 85