URRIAK 29: ZORIZKO JOKURIK GABEKO EGUNA

Erne egon gaitezen gero eta hurbilago eta zabalduago dagoen errealitate honen aintzinean:

ZER DA LUDOPATIA:

Jokozale patologikoak edo ludopatak ezin dio jokatzeari utzi edota ez da gai era eraginkor batean bere jokatzeko era kontrolatzeko, nahiz eta horretarako borondatea izan. Joku hori online edo modu fisikoan egin daiteke (kirol apostuak, zorizko jokuak,…). Sustantziarik gabeko adikzioa da, portaera desegokian oinarri duena.

Pertsona horrek zorizko jokuan parte hartzea beharrezkoa du:

  • Tolerantzia: hasierako erabilera gutxiegi izaten da eta gehiagoren beharra du. Aurreikusitakoa baino gehiago jokatzen du.

  • Abstinentzia: jokatzen ez duelarik edo ezin duelarik sentitzen den ezinegona.

Nerabeak dira arrisku maila altuko poblazio sektorea; garai honetan sentsazio berrien bilaketa, izaeraren eraikuntza, arau eta mugak haustea, esperientzia berriak bilatzea, arrisku pertzeptzio maila urria izatea… dituzte berezko ezaugarri.

ZEREN AURREAN ERNE EGON:

  • Jokuari dedikazio eta pentsamendu asko eskaintzen badizkio, isolatzen ari bada, portaera kontrolatzeko zailtasun nabarmenak ditu, behin baino gehiagotan jokatzeari utzi dio baina ez du uztea lortu…

  • Gezurrak erratea familiakoei, urduritasun handia: ezinegona, ongabea.

  • Ekintza ilegalak egiten hastea: ebatsi, bertze baten identitatea ordezkatu, diruarekiko/ materialekiko interes handia agertzen badu …

  • Jokuak egunerokotasunean eragiten du: ikasketetan, harremanetan, aisialdian, egoera ekonomikoan, judizialean…

  • Jokatzea ihesbide gisa erabiltzen du, arazo edo ezinegonetatik urruntzeko.

  • Galdutako dirua berreskuratzeko ahaleginak. Berriz ere jokatzen du galdutako dirua berreskuratzeko, eta gehienetan zorra handitzea bertzerik ez du lortzen.

ZER EGIN:

-Egoera onartu eta aurre egiteko laguntza profesionala eskatu.

-Autodebeku ekintzak martxan jarri: kontrol ekonomikorako (familiako dirurik ez eskuratzeko, prestamoak ez eskatzeko…) eta jokurako aukerak mugatzeko (control parental, web guneen blokeoa…).

-Jokalariak duen arazoaren kontzientzia hartzea eta sendabidean jarri nahi izatearen borondatea sendotzea eta laguntza terapeutikoa eskatzea.

-Familiak sendabidean parte hartu beharko du.

INFORMAZIO GEHIAGORAKO:

www.asociacionaralar.org

https://www.jugarbien.es/

https://www.proyectohombrenavarra.org/es/juego

www.fejar.org