EUSKAL ORDEZKARI UGARI, GOYA SARIETARAKO HAUTAGAIEN ARTEAN

Hogei euskal film inguruk parte hartuko dute Goya Sarien 34. edizioan, eta horien artean egongo dira zinemetan harrera bikaina izan duten hainbat euskal ekoizpen. Euskadiko ordezkariek iazko arrakastaren pausoak jarraitzeko lehiatuko dira, Handia pelikulak garaipen handia lortu baitzuen 10 sari eta 13 izendapenekin.

Goya Sarietarako hautagaien artean, honako filmak daude: ‘70 Binladens’ (Sayaka Producciones), ‘Agur Etxebeste!’ (Irusoin, Kilima Media), ‘Autorretrato’ (Altube Filmeak, Urresti Producciones), ‘Basque Selfie’ (Arquetipo Comunicación), ‘El Hoyo’ (Basque Films), ‘El increíble finde menguante’ (Trepamuros producciones), ‘El silencio de la Ciduad Blanca’ (Silencio de la Ciudad Blanca AIE), ‘Elcano y Magallanes, la primera vuelta al mundo’ (Dibulitoon Studio), ‘Gallo’ (Marmoka Films),  ‘La pequeña Suiza’ (La Pequeña Suiza AIE, Kuttuna Filmak), ‘La Trinchera Infinita’ (Irusoin, Moriarti), ‘Letters to Paul Morrisey’ (Dynamite Films), ‘Lo que arde’ (Kowalski Films), ‘Margolaria’ (Maluta Films), ‘Serás hombre’ (Orreaga Filmak), ‘Soinujolearen semea’ (Abra Prod, La Tentación Producciones), ‘Varados’ (Lamia Producciones), ‘Ventajas de Viajar en tren’ (Sr&Sra) eta ‘Vitoria, 3 de marzo’ (Sonora Studios). Zerrenda oparo eta anitz honetan autore-filmak nahiz zinemak bete dituzten pelikulak daude.

Bestalde, Euskaditik kanpo ekoiztutako lanetan ere euskal profesional mordoa dago, zuzendari, gidoilari eta aktoreak barne. Arlo teknikoak zein sormenarekin loturikoak nabarmentzen dituzten sari hauetan gailentzeko lehian arituko dira guztiak.

Denera, 2019ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra estreinatutako 146 zinta izango aurkeztu dira. Horien artean, 88 fikziozkoak dira, 55 dokumentalak eta 3 animaziozkoak. Horrez gain, Europako 53 film eta Iberoamerikako 15 pelikulak hartuko dute parte norgehiagokan, baita 35 film laburrek ere; 15 fikziozkoak, 10 dokumentalak eta beste 10 animaziozkoak.

2020ko Goyetako izendapenak, ordea, ez dira abenduaren 2ra arte ezagutaraziko. Abenduaren 16an Akademiaren egoitzan ospatuko den festaren ostean burutuko da sari-banaketa handia, urtarrilaren 25ean Malagako José María Martín Carpena Kirol Jauregian. Orduan jakingo da euskal ekoizpen eta profesionalei egokitutako izendapen kopurua. 

PO_Goya_7_11_2019