IXILDU NAHI DITUZTEN AHOTSAK

Faltan botatzen zaitut urrunean

Nortasunaren zati bat

Bide ertzean uztean.

Faltan zure hitzen indarra

Besteenak zentzua galtzean.

Mila hizkuntza ikasi ditzaket

Modu batean edo bestean

Eta mila horiek jakinda ere

Zu zaramatzat bihotzean.

Mapetan erdi galdurik,

Olatuen aurka borrokan

Etsaien erasoak saihestuz,

Hainbat menderen ostean

Zutik gaude oraindik

Mendi orlegien artean.

Inork ez gaitu isilduko

Euskara zaintzen dugun artean.