KLITORI

“Bertan eragitekotz dagoen solasaldia medio, ekonomia klitori erraldoia dela oldozten ahal duzu”. Barbara Ehrenreich

Apaindu” aretoan aurkezten dudan erakusketak lehenago ere landu ditudan edukin politiko bihurturiko gorputz atalak batzen du. “Gorputz atalen historia politiko” moduko zerbait litzateke. Gorputza (subjetiboa) eraikitze lan sinboliko/semiotiko eta kultural gisa irakurria edo hartua da.

Klitori proiekturakotz emakume genital ebaketa egiten ohi den herrialdeetako argazkiak nahiz txanponak bildu eta baliatu ditut.

Gayatri Spivak feminista oldoztaria emakume genital ebaketa mundu osoko praktika kultural gisa kontuan hartu duena da. Emakume gorputza toki transnazionaltzat hartzen duen argudioa eta oldoztapena interesatzen zait, non arriskuaren, minaren eta plazerraren arteko harremana baita.

Klitori emakumearen gehiegikeriaren ikurra da, klitori aldeko ekonomia nagusi den umetokiaren ekonomiaren aitzinean. Plazerraren ekonomia patriarkatuaren amatasunaren ekonomiatik kanpo. Klitori plazer hutserakotz tokia da eta bere ezabaketak ez du ugaltze funtzioa estutzen. Erauzketak, klitori ezabaketak, sexu plazerrarenak, emakumeen giza estatusaren metonimia litzateke.