ARRATIAKO “KALENTURAK” IPUIN EROTIKOEN LEHIAKETAKO IRABAZLEAK

Beatriz Azpirik, Kattalin Minerrek eta Alvaro Rabellik eratutako epaimahaiak zera erabaki du; 2019eko edizioari dagokionez, Arratiako “Kalenturak” ipuin erotikoen lehiaketako irabazleak honako hauek izan dira: Lehen saria Lekarozeko Ernesto Prat Urzainkirentzat, “Sokada baten hiru muturrak” lanarekin; bigarren saria Durangoko Josu Unzuetarentzat, “Ilargiaren abestia” lanarekin; eta Arratiako onenaren saria Bediako Karlos Aretxabaletarentzat izan da, “Ametsen ortzimugan larrua jo leike” izeneko lanarekin.

Zertu Kultur Ekartea

Arratia