ERAKUSKETA: «INCUBADORAS», LOS PICOLETOS

2020ko otsailaren 7an 19:30ean Los Picoletos izenarekin ezagunak diren Dante Litvak eta Fabro Tranchida Argentinako artisten «Incubadoras» erakusketa inauguratuko du BilbaoArtek.

Erakusketa astelehenetik ostiralera egongo da ikusgai Urazurrutia Aretoan martxoaren 6ra arte, 17:30eatik 20:30eara, sarrera librearekin.

Aldi honetan, euskal komunitatearen gazte talde ezberdinen ezarritakoaren aurka manifestatzeko eta borrokatzeko moduen ikerketan oinarritzen da artista bikoteak: «Kontrakultura folklorearen mugan dagoen lurraldean, jarrera intsumiso baten oihartzunak norabide anitzetan borrokatuz birsortzeko hainbat ahots aurkitzen dituzten lurraldean».

«Incubadoras»-en gai zentrala punk, queer, skinhead eta skater mugimenduek osatzen duten sarearen gainean altxatzen da. Bere piezak material hondakinak eta elementu apaingarriekin argazkiak eta argizarizko panel retro-argiztatuak nahasten dituzten instalazio-euskarriak dira.

Los Picoletos —Dante Litvak (1990) eta Fabro Tranchida (1987)— argazkigintza eta instalazioaren bitartez, indentitate gazte eta kultura queer-punk eta skaterrak ikertzen dituen artista bikotea da.

Berriki irabazitako sariak: Premio Kenneth Kembre, Premio Itaú (oho-rezko aipamena) eta Beca Colección Oxenford. Azken lanen artean esanguratsuak: Abanderados (performance La Juan Gallery-n, Madrid, 2019), Nudillos rotos (performance Niño de Elcherekin batera, 2018), Moralzarzal (NN-n erakusketa, LaPlata, Argentina, 2019), Navajeros (erakusketa, Factoría de arte y desarrollo, Madrid, 2017) eta Kontuz (Alkolea-Beach, Donostia, 2017). Artean egin dituzte ikasketak. Irakasle bezala mintegi eta tailerrak ematen dituzte.

https://bilbaoarte.org/jarduerak/erakusketak/erakusketak-urazurrutia-aretoa/exposicion-incubadoras-de-los-picoletos/?lang=eu