BERBINTZANAKO BERRIAK

Datorren larunbatean, otsailak 15, BERBINTZANA TALDEAK antolatutako EUSKAL DANTZA ikastaroko bostgarren saioa izanen da. Klasea ERRETIRATUEN AUZO ETXEAN izanen da. Txikientzako 18:00tan eta helduentzako 19:00tan.

Datorren larunbatean, otsailak 15, 11:30etan AUZO ETXEAN, BERBINTZANA TALDEAK HISTORIAKO HITZALDI-SORTAREN laugarren saioa antolatuko du. ERLANTZ URTASUN ANTZANO historialariarekin “XVIII. mendearen bukaera. Politikari, hizkuntzei, gizarteari eta ekonomiari atxikiko datuak” gaiaz solastuko dugu. Sarrera MUSU-TRUK. Hizkuntza: Gaztelania.

ANIMA ZAITEZ!!!

Pasa den ostiralean, urtarrilaren 31an, BERBINTZANA TALDEAK antolatutako 2020KO BERBINTZANAKO V. MUS TXAPELKETA lehiatu zen.

PEDRO eta JAVIER bikoteak txapelketa irabazi zuen eta SERGIO eta PUTX bikoteak bigarren postua lortu zuen. Berbintzanan 12 bikotek parte hartu zuten eta 2 bikoteak izango dira datorren fasean, otsailaren 29an IRUÑAN ospatuko den EUSKAL HERRIKO MUS TXAPELKETAN BERBINTZANAKO ordezkariak. Bertatik NAFARROAKO txapelduna aterako da.

https://www.facebook.com/berbintzanataldea/