2020AN ARTE PROIEKTUAK GAUZATZEKO LAGUNTZAREN 2. DEIALDIA

FUNDACIÓN BILBAO ARTE FUNDAZIOAK, kultura indartu eta arte sormena bultzatzeko duen grinan, BILBAO BIZKAIA KUTXA BBK FUNDAZIOArekin elkarlanean ondorengo produkzio laguntza deialdia argitaratu du, azken garapen fasean dauden arte proiektuak gauzatzeko.

Hau dela eta, produkzio laguntza hauetarako bereziki baloratuak izango dira proiektuaren aurkezpenean lanerako plan dokumentatua eta bitarteko batek hartutako konpromisoa (erakunde, arte zentro, galeria pribatu…) jasotzen dutenak, hau da, Bilbao Arten produzitutako proiektuaren emaitza erakusteko interesa eta nahia erakustea eta erakusketa ekintzarik balego Bilbao Arteren kolaborazioak ikusgai egon beharko luke bai aretoetan bai katalogoetan, baita honekin lotutako liburuxka nahiz seinaleetan ere.

Arte produkzioa bultzatzeko eta euskal lurraldeko arte espazio publiko nahiz pribatu ezberdinekin kolaboratzeko dugun konpromisoan, hiru hilabeteko iraupena duten 24 laguntza proposatzen dira (8 deialdi bakoitzeko), proiektua gauzatzeko materialentzat gehienez 1200 euroko ekarpena izango delarik laguntzako. Modalitate honetan ezarritako epe bakoitzean gehienez 8 laguntza emango dira.

OINARRIAK PROIEKTUAK GAUZATZEKO LAGUNTZAK: (.PDF)
ESKABIDE-ORRIA(.DOC) | (.PDF)


https://bilbaoarte.org/nabarituta/ayudas-a-la-produccion-2020-2a-convocatoria-mayo-julio-2020/?lang=eu