OTSAILAK 21 ETA 24 BITARTE OSPATUKO DITU IRUÑEAKO ALDE ZAHARRAK BERE INAUTERIAK

Hemen dira inauteriak. Urtero bezela hemen dira Alde Zaharreko inauteriak baita aurretik, Otsailaren 15ean, ospatzen den kauteroen jaia ere. Hurrengo astean, 21etik 24era, Alde Zaharreko bizilagun guztiek denboran bidaiatzeko aukera izango dute  inauteritan murgilduta. Horretarako Alde Zaharreko jai batzordeak auzoko taberna eta komertzioen laguntzaz ekintzaz beteriko programa antolatu du.

https://www.aldezaharra.eus/eu/2020/02/12/otsailak-21-eta-24-bitarte-ospatuko-ditu-alde-zaharrak-bere-inauteriak/