B1 AZTERKETA PASATZEKO IKASTALDIA

AEK-k ikastaldi berri bat proposatzen du udaberri honetan, Baionan, apriliaren 20tik 24era.

Helburua B1 azterketa prestatzea da: B1 azterketako ariketa ezberdinak eta teknikak landuko dira.

Ikastaldi hau egin nahi baduzu, informazioak galda ditzakezu eta izena eman gaurdanik: iparraldea@aek.eus // 05 59 25 76 09

  • Apirilaren 20tik 24era
  • Helburua: B1 azterketaren prestaketa ikastaroa
  • Ukan behar den maila: B1 maila landu eta gainditua ukan behar da
  • Oren kopurua: 35 klase oren, 5 egunetan zehar banaturik.

Helburuak:

  • B1 azterketaren prestatzea (ez da hizkuntza, progresioa landuko azterketa baizik)
  • Entzumen eta irakurmen estrategiak landu
  • Idazlanaren planifikazioa, erredakzioa eta koesioa, berrikusketa eta zuzenketa.
  • Mintzamena eta mintzatzeko teknikak landu: aurkezpenak, gai baten aurkezpena egitea eta bapateko elkarrizketa batean parte hartzea.
  • Tarte horretan, azterketa xuri bat eginen da eta aholku pertsonalizatuak emanen dira.