ZINEUSKADI LAGUNTZA DEIALDIA – DATA ALDAKETA

Hitz batzuk COVID-19ak eragindako krisiaren aurrean Aretoetan eta zirkuitu alternatiboetan euskarazko filmen merkataritzako estreinaldiak bultzatzeko ekimenak laguntzeko deialdia aurreratzea erabaki dugula jakinarazteko.

Deialdia apirilaren 29an zabalduko da eta maiatzaren 29an itxi.

Mesedez, saiatu zaitezte zuen eskaerak ahalik eta lehenbailehen bidaltzen diru-laguntza ere ahal bezain laster kudeatu dezagun.

Dena den, kontuan izan bizitzen ari garen egoera konplexua dela eta, itxiera data aldatu daitekeela.

Eskaera guztiak info@zineuskadi.eu helbide elektronikoaren bitartez kudeatuko dira.