IRUÑEAKO AZ EKIMENEKO MUGIKORTASUN TALDEA

Herritarren lan, merkataritza, aisialdi eta, oro har, mugikortasun askeko jarduerak gero eta gehiago berreskuratzen ari direnez eta aldi berean Sarasate pasealekuko trafikoa antolatzeko egin berri diren lanak kontutan hartuz, AZ Ekimeneko Mugikortasun Taldeak honako hau adierazi nahi du:

– Gure oniritzia eman nahi diogu, Alde Zaharretik hurbilen dagoen pasealekuko iparraldeko galtzadan trafikoa ixtearen erabakiari, espazio hori oinezko zein txirrindularientzako irabazi baita.

Aldi berean, ordea, sentitzen dugu Iruñeko Udalak bere erabakiak Mugikortasun Taldeari helarazteko orduan erakutsi duen komunikazio falta. Izan ere, Alde Zaharreko bizilagunen iritziei bozgorailu bat jartzeko izan behar zuen partaidetza-prozesua, ez da burutu, duela ez aste asko Aita Moret kalea berriro trafikora ireki zenean, gertatu ez zen bezala.

Era berean, berriro diogu, Udalaren ahanzturan eror ez dadin, hiriko eskualdeko garraioa auzoko bizilagunei hurbiltzeko beharra baloratzen jarraitu behar dela, barne garraioaren bidez (mikro-busa). Garraio honi buruz hasierako proposamenak egin ziren jada, eta orain, Sarasate iparraldea oinezkoentzako bihurtzeak “villavesetako” geldigunetatik pixka bat gehiago urruntzen gaitu.

– Aintzat hartu beharko litzatekeela “Corralillos” aparkalekua, 1. eta 8. aparkatzeko guneko auzokideen artean partekatzeko eskaera, Rotxapea eta Alde Zaharreko taldeen artean adostu zen arabera.

Jarduera sozioekonomikoa normaltasunera pixkanaka-pixkanaka itzulita, agerian geratu da Corralilloseko aparkalekua gaur egun ez dela betetzen 8. zonako ibilgailuekin, eta horrek 1. zonako biztanleei irekitzeko aukera ematen duela argitzat jotzen dugu, Anelier pasealekuaren ondoan esleitutakoa baino hurbilago baitago.

– Azkenik, Udalarekin bilera bat egiteko eskaera luzatu nahi dugu (Auzoko edo Mugikortasuneko zinegotziarekin), gai horiei eta, oro har, Mugikortasun-Agendari buruzko elkarrizketa eta informazio-gunea izateko (egungo bidegorriak eta horien zabalkundea, bizikleta-errei berria Labriteko aldapan, eta abar).