TERREÑA (MORFOLOGIA)

Izena lurrekoa, bertakoa delako datorkio. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan izaten dira batez ere.

Profil ortoide deritzonean sailkatzen da arraza hau. Buru karratu, buru atzealde zabala, lepo, bular, solomoaren marra zuzenera egiten duena. Kolore gaztainekoa. Oso landatarra. Animali indartsuak, ibiltariak, zama lanak egiteko oso aproposak. Gaur egun haragitarako ustiatzen dira, nahiz eta baten bat idi probetan aritzen den.