LOGURE

Hernan Sanchez

IGOGAILUAN IRAKURTZEKO IPUINA

 

Nasako tipoak aharrausi egin zuen. Emakumeak bagoitik ikusi zuen eta ekiditu ezin izan zuen aharrausia, saltoka, ahoz aho, metroko konboia zeharkatu zuen. Neska txirikordadun batek Moyuan deskargatu egin zuen keinua eta estudiante baten ezpainetan kalera atera zen.

Hor ahaurrasia Glovo-ko txirrindula batera igo zen eta etorbideko semaforo batean ezker eta eskumako oinezkoei ahoa zabalarazi zien.

Ni harrapatu nau Marisarekin terraza honetan eserita -Te aburres conmigo -aurpegiratu dit saihestu ezin izan dudan ahaurrasia eta joan egin da kalean behera. Moyuarantz.

En fin